Ordiziako festak: Txikien kuadrilla eguna
Ordiziako Santa Ana jaietako egitarauaren barruan, Txikien kuadrilla eguna ospatuko dute, larunbatean. Hau da eguneko egitaraua:
- 10:00: 2021. urtean erroldatutako jaioberriei zapiak emateko ekitaldia, Plaza Nagusian.
- 10:00: 47. Txapel Gorri Txirrindulari Probaren irteera, kadete mailan, Gudarien Etorbidean.
- 11:30: Kadete mailako 47. Txapel Gorri Txirrindulari Probaren amaiera, Gudarien Etorbidean.
- 12:00: Haurren egunaren hasiera adieraziko duten suzirien eta bonben jaurtiketa. Ordu berean, udaletxean, aginpidea emango zaie haurren Alkate jaun-andreei. Plaza Nagusian, Txikien kuadrillen elkarretaratzea, Burrunbazale Txarangak alaituta.
- Ondoren: Buruhandi eta Erraldoiak, txistulariek, trikitilariek, Burrunbazale Txarangak eta Txikien Kuadrillek lagunduta.
- 14:00: Umeentzako bazkaria, Plaza Nagusian.
- 15:00-18:00: Urezko txirrista, Araba kalean.
- 18:00: Oiangu Pilota Elkartearen pala finalak, gomazko pilotarekin, Beti Alai pilotalekuan.
- 18:00: Buruhandi eta Erraldoiak, Ordiziako Txistulariekin batera. Udaletxetik Txikien kuadrillak irtengo dira Burrunbazale txarangarekin.
- 19:00: Haur animazioa: pottokak, bigantxak… Burrunbazale txarangarekin, Plaza Nagusian.
- 20:00etan: Txikien Kuadrillen kalejira, Burrunbazale Txarangarekin.
- 22:00: Haurren mozorro dantzaldi handia, Burrunbazale txarangarekin. Beti Alai pilotalekuan.
- 23:15: Zezen-suzkoa, Burrunbazale Txarangak girotua, Zuhaiztian.
- 23:30-02:00: Disko-Festa Xaibor DJrekin, Bazterretxe Plazan.













