Ospakizuna: Adinekoen eguna Urretxun
Irailaren 13an, Urretxuko Adinekoen Eguna ospatuko dute. Hona eguneko egitaraua.
Egitaraua
- 11:30. Toka eta bote txapelketa, Gernikako Arbola plazan. Izen-ematea bertan, 11:30etik 13:30era. Sariak, tokan: 7-11 urte eta 12-15 urte bitartekoen mailetan launa sari; helduetan, 16 urtez goitik, emakumeen eta gizonezkoen sailetan launa diru sari. Botean, hiru aurrenekoentzat diru sariak. Partaideen artean zortzi opariren zozketa.
- 12:00. Adineko pertsonen egunaren hasiera. Udalbatzaren bisita Eguneko Zentrora. 12:15ean, zaharrenari omenaldia, Aterpe elkartean. Ondoren, Lizarriturri txistulari taldeak lagundurik, Martin Deunaren elizaraino joango dira.
- 12:30. Adinekoen eguneko meza.
- Ondoren. Ondoren, bertaratutako adineko pertsonei argazkia ateratzea eta Lurra dantza taldearen saioa, Iparragirre plazan.
- 14:15. Bazkaria, Ederrena pilotalekuan.
- 16:00. Dantza lehiaketa eta animazio ekintzak.












