Ospakizuna: Harrotasun Eguna Zegaman
Ekainaren 28an Harrotasun Eguna ospatuko dute Zegaman.
Egitaraua
- 12:00. Aitxuri Herri Eskolako ikasleen LGTBIQ+ marrazkien erakusketa. Aurpegiak margotzeko aukera izango da goiz osoan zehar.
- Ondoren. Taldeko argazkia eta azalpen laburra Aitxuri Herri Eskolako eskaileretan margotutako LGTBIQ+ motiboen inguruan.
- Sari banaketa. Ekainaren 22tik 27ra da balkoiak apaintzeko epea. Saria: Bi lagunentzako otordua Zegamako Ostatuan.
- Bukatzeko. Mokadutxoa Yogurinha Borovaren ikuskizunarekin girotuta.














