Ospakizuna: Ordiziako Euskal Jaietako aparteko azoka
Irailaren 9an Ordiziako Euskal Jaietako aparteko azoka ospatuko dute herriko kale eta plazetan.
Egitaraua
- 08:45. Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiako kideen eta artzainen desfilea, trikitilariek eta dultzaineroek, D’elikatuz museotik abiatuta. Lehiaketan parte hartuko duten gaztak Beti Alai pilotalekuraino eramango dituzte.
- 09:00. Ordiziako txistularien goiz eresia.
- 10:00. Gaztaren, ganaduaren, euskal oilo hegaztien, frutaren eta barazkien lehiaketen hasiera.
- 11:00-14:00. Euskal Photocalla, Arboladian, Amets Bide taldeak antolatuta. Baserritar jantziekin irteteko eskatu dute.
- 12:00. Fruta, barazki eta Euskal oilo hegaztien lehiaketetako sari banaketa, Jose Migel Barandiaran Plazan.
- 13:00. Ganadu lehiaketako sari banaketa, Garagartza plazan.
- 13:30. Gazta lehiaketako sari banaketa eta enkantea, Beti Alai pilotalekuan.
- 17:30. Pilotari profesionalen esku pilota jaialdia, Beti Alai pilotalekuan. Lehen partida: Murua-Aldape / Zubizarreta IV.a-Morgaetxeberria.
Bigarren partida: Altuna-Martija / Artola-Iztueta. - 18:30. Eingo musika taldearekin erromeria, Plaza Nagusian.
- 19:30. Herri kirol jaialdia, Jose Migel Barandiaran Plazan.













