
Mondo Iberica S.A.U. enpresa ari da lanak egiten, ia 62.000 euroko aurrekontuarekin. Lanak amaitzear daude, joko eremuak margotu eta gero. Zoruaren kolorea, kantxa erabiltzen duten kirol elkarteekin batera hautatuta da.

Gipuzkoa plaza eta Jose Migel Iturriotz 15 arteko lanak bihar hasiko dira. Lau hilabetez iraungo dute. Irisgarritasuna hobetu eta zerbitzuen azpiegiturak berritzea dute helburu.

Irailaren 14an izango da. Etorkizuneko mugikortasuna izango dute hizpide. Goizean ikastaroa egingo dute zenbait aditurekin. Arratsaldean, berriz, herritarrentzako bideratutako saio irekia egingo dute.

Olaberriko herri-lurretako 18 hektareatan bertako basoak berreskuratu eta egoera hobetzeko lanak egin dituzte.

Udalak harrera egingo die EHUko eta Innsbruckeko (Austria) unibertsitateko arkitektura ikasleei, gaur 20:00etan. Ekainaren 23ra arte, plazarako proposamena bukatu eta jendaurrean aurkeztuko dute. Bertan kanpatuta egongo dira.

Hasi dira dagoeneko parkea estaliko duen egitura muntatzen. Beti Alai pilotalekua erabilgarri dago herritarrentzat, aurrez erreserbatuta, pala, frontenis edo esku pilotarako.

Ia guztiz eraitsi dute dagoeneko eraikina. Trafikoan aldaketak izan dira egunotan eraisketarengatik.

Irisgarritasuna hobetu dute, haurrentzako jolas parkeko elementuak aldatu dituzte, lorezaintza lanak egin dituzte eta argiteria ere berritu dute, besteak beste.