
Ikastetxeen mozorro desfilearen ondoren plazan agertu dira, festak igandera arte luzatuko direla iragartzeko.

Herrian zehar desfilea egin ondoren, dantzaldia izan dute Joxe Miel Barandiaran plazan.

Txikienetatik LH6ko helduenak arte, kalejira eta dantzaldi koloretsua egin dute Lardizabal Herri Eskolakoek.

Inauterien lehen arrastoak Ostegun Gizen egunez sumatu ondoren, Ostiral Mehean ikastetxeetako desfileak nabarmendu dira. Lintx iritsi da Legazpira, eta Seguran hartza esnatuko dute. Albiste barruan, bilduma guztiak.

Esne saltzailez jantzi da aurten. Ikusmin handia eragiten dute urtero bere mozorroek.