Jaiak

Bigarrenari heltzeko prest

Bartolome Deuna jaien bigarren asteburua izango dute Itsason, gastronomia, musika eta kirola uztartuz.

Itsason hasi dira San Bartolome jaiak

Iker Lizardik irabazitako pilota espress lehiaketak eman zien hasiera San Bartolomei atzo arratsaldean. Gaur jaietako egun handia da. Egitaraua bi asteburutan banatu dute aurten.

Gaspar Goikoetxea eta Lurdes Urdangarin omenduko dituzte Beasainmendiko jaietan

Beasaingo auzoko jaiak abuztuaren 31n eta irailaren 1ean jokatuko dira. Mendi lasterketa ere egingo da aurten.

Legazpi, Gipuzkoako Artzain Eguna hartzeko prest

Irailaren 1ean ospatuko da aurten. Gipuzkoako gazta txapelketa jokatuko da goizean zehar, eta arratsaldean, artzain txakurrena.

Belea jaitsita, hasi dira festak Zegaman

Gaur mozorrotuta igaroko dute eguna zegamarrek. Festa giroak ez du etenik izango astelehen iluntzean beleari adio esan arte. Hurrengo asteburuan bi kirol hiztordu dituzte.

Zegaman festak ate joka dira

Ostegunean hasiko dira, 12:00etan belea jaitsita, eta astelehenean amaituko dira, beleari adio esanda. Hurrengo astebururako kirol hitzorduak utzi dituzte.

Zeraingo gazteak, eskertuta herrikideen aldetik jaietan jasotako babesagatik

Jende asko ibili dela diote, eta herritarren babes osoa jaso dutela ere bai. Balorazio ofizialaren zain, oso pozik daude antolatzaileak.

Zapore ezin hobea utzi dute aurtengo Gabiriako jaiek

Larunbatean amaitu ziren, 300 inguru lagun bildu zituen herri afariarekin eta Joselu Anaiak taldearen dantzaldiarekin. Lehen balorazioa oso positiboa izan da.

Hasi dira Azintzio jaiak

Legorreta festa giroan murgildu da Sabino Fernandezek suziria bota ondoren

Goierriko Hitza

Lazkaomendin, festa oso goitik

Egon-giro bikainarekin, jendetza ibili da Lazkaomendiko festetan. Lazkao eta Zaldibia aldetik ohiturazko bisita egin dute askok. Egitaraua ere denentzako moduko ekitaldiz josia izan da, haurrentzat zuzenduak tartean.

Aimar Maiz

Lehenengo ezpata dantza plazatik kanpo

Euriak behartuta Azokan egin dituzte Santikutz Eguneko ekitaldiak

Goierriko Hitza

Abiatu da Legazpiko Santikutzetako haurren danborrada

Laubidetik atera da eguzki argiz, aurrean aginte makila eskuetan alkate kargua hartutako neskatila

Goierriko Hitza

Caja Ruraleko Antonio Gomezek irabazi du 85. Santikutz Klasika

Mikel Mujika legazpiarrak 13. egin du, lehen euskalduna izan da

Goierriko Hitza

Legazpiko Santikutz jaietako suziriak eztanda egin du

Hasi dira jaietako egitarau ofizialak hartzen dituen ekintzak; Sorgintxuloko kideek irakurri dute pregoia

Goierriko Hitza

Ahots moreak, Egun Morean

Egun Morea ospatzen ari dira lehen aldiz Legazpin, Onfire taldeko emakumeek antolatuta. Bertso saio morea antolatu dute honen harira, herriko bost emakume bertsolari gazterekin

Goierriko Hitza

Jone Dorronsoro: «Larrain dantza eta Kapela dantza dira gehien gustatzen zaizkidan ekitaldiak»

Jone Dorronsoro (Legazpi, 1964) Legazpiko Udaleko kultur teknikaria da 1989tik. Urte pare bat beranduago hartu zuen Santikutz jaien ardura, eta horretan ...

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa