Orokorra

Rallya

Motxorrotik Zerain arteko errepidea itxita egongo da bihar

Goilurrak rallya igaroko da Mutiloa-Gabiria-Motxorro-Aztiria-Zerain zirkuitutik. Errepidea 08:00etatik 13:30era itxiko dute. Antolakuntzak telefono zenbaki bat jarri du bizilagunen eskura, horien pasoa errazteko.

Osasungintza

Lazkaon osasun zentro berria eraikitzeko prozedura hasi du Osakidetzak

Proiektuaren idazketa lana lehiaketara atera du Osakidetzak. Anbulatorioa eraikitzen 2025ean hasi nahi dute, bi urteko epean amaitu eta 2027rako zerbitzuan jartzeko.

Urak hartu ditu Lazkaoko kaleak

15:30ak aldera egindako euriteen ondorioz Lazkaoko kaleak urak hartu ditu. 10 minututan ia 5 litro bota ditu metro koadroko eta tenperatura lau gradu jaitsi da kolpean Euskalmeten arabera.

Hainbat edukiontzi erre dituzte bart Legazpin

Plazaola kaleko bi gunetan erre dituzte, Aizkorri kaletik gertu. Lau edukiontzi erabat hondatu dira, eta bosgarren bat kaltetua suertatu da. Suhiltzaileek itzali behar izan dute sua.

Xabier Azurmendiren gazta munduko onenen artean

Zegamarrak urrezko domina lortu du munduko gazta onenen artean. Idiazabal jatorri izendapeneko beste 22 gazta ere sarituak izan dira.

Istripua izan du kamioi batek Ordiziako sarreran

Kamioia 2,80 metroko altuera duen tuneletik pasa da eta garaiagoa zenez, atzeko zatia hautsi zaio. Trafikoa bideratzen ari dira udaltzainak.

Mirandaolako burdinola ikusteko aukera izango da abuztuan ere

Lehen eta azken igandeetan zabalik egongo da burdinola, eta olagizonek martxan jarriko dute. Euskal Burdinaren Museoa egunero egongo da irekita.

Telleriarteko bidea itxi egin dute, Udana errekak gainezka egin ondoren

Pastain baserritik San Joan ermitara artean dago itxita. Auzoko plaza ere urez beteta dago.

Ska doinuak Legazpin Modus Operandi taldearen eskutik

Gure Esku Dago taldeak antolatuta kontzertua eskaintzen ari da talde euskalduna Haztegi ikastolako patioan.

Olentzero eta Mari Domingi Agirre-Etxeberrin izango dira abenduaren 24an

Legazpin ohiko erronda ez da egingo aurten. Bi pertsonai horientzako gutunak jasotzeko postontziak jarriko ditu udalak bihar, Kale Nagusian eta Laubiden.

Motxorro eta Bikuña Txiki arteko bidea itxiko dute trafikoarentzat asteburuetan

Bide horretako espaloietan oinezko asko pilatu eta batzuk errepidetik ibiltzen direlako hartu du erabakia Legazpiko Udalak. Oinezkoei seguru eta lasai ibiltzeko aukera ematea da helburua.

Aitziber Irastortza, 'Conquis' saioko lehiakide beasaindarra

'El Conquistador del Caribe' telebista saioko lehiakideetako bat da Aitziber Irastortza beasaindarra. Abentura berriak bizitzeko asmoz eman zuen izena.

Txokoa

Errigoraren bi saskiek badituzte saridunak

Errigora egitasmoko bi kutxa zozkatu ditu Goierriko Hitzak azken asteetan. Saridunek jaso dituzte dagoeneko saskiak. Bihartik aurrera, beste zozketa berezi bat hasiko du Hitzak.

Udako Argazki Lehiaketa

Udako argazki lehiaketako saridunak

Goierriko Hitzak eta Fotoetxek 14. urtez antolatu duten Udako Argazki Lehiaketak baditu saridunak. Ostegun iluntzean izango da sari banaketa, Beasainen.

Txokoa

Kortariako gaztak badu irabazlea

Ordiziako Gazta Txapelketa irabazi duen Kortariako gazta zotz egin du Hitzak, harpidedunen txokoan. Legazpi aldera joan da saria.

Hara!

Goierriko jatetxeak gaur, 'Juego de Cartas' telebista saioan

Goierriko lau jatetxek parte hartuko dute ETB2-ko 'Juego de Cartas' saioan: Lazkaoko Nerea, Ezkioko Agirretxea, Aramako Toki Alai eta Legazpiko Goiherri.

Abuztuan ez da TAO-rik izango Beasainen

Abuztuan zehar TAO zerbitzua ez dela martxan egongo adierazi du Beasaingo Udalak. Irailaren 2an jarriko da berriro indarrean.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa