Udala

ERIC GALVEZ. LEGAZPIKO ALKATEA

«Udal sendoa dugu, erronkei aurre egiteko gaitasuna du»

Aurreko agintaldian zinegotzi izan ondoren, udal jarduna eta lana ez zaio arrotza egin Eric Galvezi (Legazpi, 1985), baina alkate izatea «beste kontu bat» dela dio, dedikazio «izugarria» eskatzen duelako.

Tere Madinabeitia
KEPA ZUBIARRAIN. LAZKAOKO ALKATEA

«Etengabe aurrera begira bizi den herria izan nahi du Lazkaok»

Bigarren agintaldia du Lazkaoko alkate modura Kepa Zubiarrain Erauskinek (Lazkao, 1969). Lehengo bidearen jarraipentzat hartu ditu lau urteok. Proiektuak zerrendatu ditu.

Aimar Maiz
IÑAKI AIZPURU. ITSASONDOKO ALKATEA.

«Herria mantenduko bada, zerbitzuak beharrezkoak dira»

Bigarren alkatetza du Iñaki Aizpuruk (Itsasondo, 1956), EH Bildurekin. Eskola berria eta denda berriaren proiektuak dituzte esku artean. Basoak berreskuratzeko lanean segitzen dute.

IÑAKI ALBERDI. IDIAZABALGO ALKATEA

«Funtsean dena da erronka, baina handiena etxebizitzak dira»

Iñaki Alberdik (Idiazabal, 1976) bigarren aldia du alkate karguan. Gurutze Berriko lanak amaitzea, komertzioari eustea eta kultur etxea eraikitzea jo ditu helburu.

JON GORROTXATEGI. GAINTZAKO ALKATEA

«Gaintza izango da gero ere»

Herrira «azkena» iritsi, eta udalean lehenengo jarri dutela dio Jon Gorrotxategik (Beasain, 1963). Biziraupen mugatik irtetea da herriaren erronka, «eskean» segitu behar bada ere.

Aimar Maiz
ENDIKA IGARTZABAL. GABIRIAKO ALKATEA

«Udala motore bat da, eta herriko dinamikak bultzatu egiten ditu»

GHEren aurreko agintaldietako ildoari jarraituko dio Endika Igartzabal Murua (Gabiria, 1991) buru duen udal taldeak. Zinegotzi izan zen 2015-2019an, eta orduko esperientzia baliatu nahi du.

Aimar Maiz

Epaitegiek arrazoia eman diote Legazpiko Udalari Lekanazpi elkartearen auzian

COVID garaian egindako musika kontzertu batean du jatorria auziak. Baimendutako tokian ez zelako egin eta ezarritako baldintzak ez zirelako bete, zigorra jarri zion udalak Lekanazpiri. Elkarteak errekurtsoa jarri zuen horren aurka, eta kereila bat ere bai udalaren kontra, bi udal langileren eta zinegotzi baten jarduna zela-eta. Kereila hori artxibatu egin dute.

Lazkaon udal tasa eta zerga gehienak %2,7 igoko dira; hondakinena eta urarena, %8

KPI Kontsumorako Prezioen Indizearen balioa hartu du oinarritzat 2024ko tasak garestitzeko. EAJk eta EH Bilduk aho batez onartu dute zerga araudia. Kiroldegiko ikastaroak, kulturakoak edo aisialdikoak egiteagatik ere diru laguntza jaso ahalko da aurrerantzean.

«Makila errekuperazio sinboloa da guretzat, Itsasora itzuli delako»

Itsaso udalerri beregain da berriz, 52 urtean Ezkiorekin batera egon eta bereizi ondoren. Gorka Sasieta Barrenetxeak (Urretxu, 1977) hartu du Kudeaketa Batzordearen lehendakari ...

Goierriko Hitza

Eskola zaharra zaharberritzeari uda partean ekingo dio udalak

Eraikinari Euskal Kulturaren Ondare izenpena eman dio Eusko Jaurlaritzak. Haur eta adinekoei zuzendutako ekipamenduak eta liburutegia hartuko ditu .Milioi bat euroko aurrekontua du

Goierriko Hitza

Urretxuko jaiak ekitaldiz gainezka datoz, udalaren eta taldeen eskutik

Urretxuko Santa Anastasiak herritarrek herritarrentzat antolatutako jaiak dira eta aurtengo egitarauan ere argi eta garbi ikusten da hori: adin guztikoentzako ekitaldiak daude eta asko eta asko herriko elkarteek antolatutakoak dira.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Eskolako Agenda 21 egitasmoak elikadura jasangarria landuko du

Eskolako Agenda 21 egitasmoaren barruan elikadura jasangarria landu dute Jakintza, Oinguren eta Urdaneta ikastetxeetako ikasleek. Jorratutako gaiaren inguruan 16 konpromiso aurkeztu dituzte.

A. Vierbücher

Goierriko 7 Orduetan 120 kirolari elkartuko dira apirilaren 16an

Ordiziako Beti-Alai pilotalekuan izango da, 17:00etatik gauerdira arte

I. Gurrutxaga

Ordiziako zamalan gune batzuetan aldaketak

Ordutegia luzatu dute hainbat lekutan

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa