Albisteak

KORONABIRUSA

Beste 33 positibo atzeman dituzte eskualdean

Osasun Sailak beste 33 kasuren berri eman du gaur, Goierriri dagokionean. Beasainen, Zumarragan, Lazkaon eta Ataunen daude gehienak.

Ordiziako udal gobernu taldeak 13,7 milioi euroko aurrekontua aurkeztuko du

EH Bilduren eta Ordizia Orain-Elkarrekin Podemosen elkarlanetik osatu dute proiektua. Aldunditik aurrikusitakoa baino 390.000 euro gutxiago jasoko dira. Osoko bilkuran bozkatu beharko dute.

Hizkuntza ohiturei buruz hausnartzeko fikziozko 8 bideo zabalduko dituzte

Uemak, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak duela bi urte abiatutako 'Arnasa gara' kanpainaren fase berria izango da. Arnasguneen garrantzia gogoraraztea ere dute helburu

KORONABIRUSA

Ataunen 638 herritar izan dira Covid proben baheketan

Osasun Sailak deituta, martxoaren 5etik 20ra hiru tabernatan ibilitakoen artean kasu positiboak atzemateko, erroldatuen %37 joan dira probetara. Intzidentzia-tasa 1.488 da

A. Maiz / K. Garralda

Osinalde Sariak baditu finaleko seikoa eta ikusleak

Ane Zuazubiskarrek irabazi du Osinberde saria. Aztiri sarian, entzuleen oroigarria Aroa Arrizubietak jaso du, eta Argi-Berriko 'Txikia' garaikurra Ibai Amillategik. Osinalde Sarirako sarrera guztiak agortuta daude dagoeneko.

Aberri Egunean "keinu bat batera" egiteko deia

Euskal Herria Batera egitasmoak Aberri Eguna ospatzeko eta «Euskal Herri burujabea» aldarrikatzeko deia egin du apirilaren 4rako. Bideoa ere aurkeztu dute.

Realaren autobusak Legazpin hasi du banderak trukatzeko Goierriko ibilbidea

Lurralde osoa ari da zeharkatzen autobusa, apirilaren 3ko Kopako finalari begira herriz herri banderak trukatzeko. Urretxun eta Zumarragan ere izan da. Bihar jarraituko du ibilbidea.

Beasainek igoera fasea jokatuko du

Deustu, Baskonia, Anaitasuna, San Inazio eta Santutxu izango dituzte aurkari. Multzoko lehen bi sailkatuek aurrera egingo dute. Gainerakoak hirugarren mailan geldituko dira

Arcelor Mittaleko langileek negoziatu dezakeen norbait bidaltzeko eskatu diote zuzendaritzari

Arcelor Mittaleko langile batzordea zuzendaritzarekin bildu da gaur ere. Zuzendaritzakoek aurreko bileran langileek eskatutako informazioa eraman dute (Zumarragako lantegia bideragarria ez dela esan duen aholkularitzari eman ziotena). Langileek informazioa eskertu

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

186. zenbakia [pdf]

Azala: Aramak autodeterminazio eskubidea aldarrikatu zuenetik 85 urte bete dira.

3. orria: Arantxa Etxeberria.

10. orria: Naia eta Maddi Aiestaran.

11. orria: Azokak ...

Goierriko Hitza

Aramatik Aramara 85 urteko aldarria

Autodeterminazioaren aldeko aldarrikapena lehenengo aldiz Aramako eta Altzagako udal aktetan idatzi zuten, 1931ko apirilaren 16an. Errepublikak bi egun zituen, eta euskal estatutuaren peskizan ...

Goierriko Hitza

Sei herri, desafio bat

Ordizia-Murumendi-Ordizia trail desafioan lehiatuko dira bailarako sei herri Goierriko 7 Orduetan.

Lau lagunez osatutako 6 talde –gutxienez emakumezko bat edo gizonezko bat laukotean–, ...

Goierriko Hitza

Monica Leivak Sirian gertatzen ari denari buruzko hitzaldia emango du

Helduen eskolak Siriari buruzko hitzaldia antolatu du asteazkenerako. Zelai Arizti kultur etxean izango da, 15:30ean. Hizlaria Monica Leiva izango da. Urretxun bizi den kataluniar kazetari hau arabiar munduan aditua da

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Legazpiko goitibehera probarako izen ematea ireki da

Maiatzaren 7an egingo da, eta Euskal Herriko txapelketako lehena izango da

Goierriko Hitza

Teoria eta praktika feministaren historiari buruzko tailerra

Goierri garaiko jabekuntza eskolak teoria eta praktika feministaren historiari buruzko tailer sorta antolatu du. Larunbatean, 10:00etan, Gure genealogia feministak tailerra emango dute. Saioa jabekuntza  eskolan izango da (Zumarragako Euskadi plazan,

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Irina Tartarovak hiru ikastaro antolatu ditu udaberrirako

Gaur eta larunbatean gaileta ikastaroa emango du eta hilaren 23an 8 eta 14 urte bitartekoentzat gaileta ikastaroa. Maiatzaren 4an eta 7an tarta txikiak egiten irakatsiko du. Izena emateko 655 729

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizuna

Bi saio eskainiko dituzte igandean Ederrenan, 16:30ean eta 18:30ean. Larunbatean 12:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 20:30era salduko dituzte sarrerak eta igandean 12:30etik 13:30era eta 16:00etatik 17:00etara.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa