Albisteak

Adinekoen egoitzetan hasi dira txertoen bigarren txanda jartzen

Gaur Segurako adinekoen egoitzan -hura izan zen lehenengoa- jarri dituzte bigarren txertoak. Datozen bi astean jarriko dituzte gainontzeko erresidentzietan.

KORONABIRUSA

Beste 26 kasu agertu dira eta Zumarraga ere eremu gorrian sartu da

Osasun Sailak beste 26 kasu zenbatu ditu gaur. Beasain bezala, Zumarraga ere eremu gorrian sartu da eta itxi egingo dute gauerditik aurrera.

Koronabirusaren ondorio ekonomikoa eta zorpetzea, aurrekontuen ezaugarriak

Gobernu taldeak atalez atal aurkeztu ditu 2021erako zenbakiak. 11.226.826 euroko aurrekontua osatzeko 893.000 euroko kreditua eskatu dute. Giza arretarena da gastu partidarik handiena

Ordiziako Azoka

Haize bolada gogorraren astindua

Oiloak erruten poliki-poliki hasten direneko seinaleak Ordiziako azokako mahai gainetan dira. Lurreko eta aire libreko lanak egiten dituenak garbi antzematen du eguna luzatzen ari dela.

Lehen lerrora iritsi da txertoa

Zumarragako Ospitaleko osasun langileak hasi dira COVID-19aren aurkako txertoa jasotzen. Goierriri dagokion ESIko langileek hiru astetan lehen txertoa jasotzea aurreiskusten dute

Ariane Vierbücher

Pasiotarrek 86 urteko ibilbideari amaiera emango diote ekainean

Igandean eman zuten albistearen berri. Azken urteetan Urretxuko eta inguruko parrokietan lan egin dute. Urretxuko etxea euskal kulturaren gotorleku izan zen

Etxeratze agindua 20:00etan jartzea eta udal konfinamendua eskatu ditu Jaurlaritzak

Jarduerak 19:00etan etetea, eta eremu publikoan eta pribatuan gehienez lau pertsona elkartzea ere proposatu du Espainiako Lurralde Arteko Osasun Kontseiluan. Illak baztertu egin du etxeratze agindua aurreratzea, baina aztertzekotan geratu dira.

KORONABIRUSA

Azken asteetako igoerarik handiena izan dute datuek, 40 kasu berrirekin

Osasun Sailaren arabera beste 40 positibo atzeman dituzte Goierrin. Zumarragak, Ordiziak eta Legazpik igoera nabarmena izan dute.

Argitaletxeen babesik gabe, hiru liburu kalean

Haurra zenetik irakurle sutsua izan da Aixa Vizuete (Zumarraga, 1989). Hamabost urte zituela, ordea, irakurri bakarrik ez, idazten ere hasi zen. «Burua ...

Goierriko Hitza

I. Beasain Challenge zirkuituko sariak banatu dituzte

Andoitz Imaz, Goio Mujika, Victor Asensio eta Aitor Ormazabal izan da dira irabazleak.

Goierriko Hitza

Zazpigarren jardunaldia jokatuko dute asteburuan

Beasaingo lagun arteko areto futboleko lehiaketako bederatzigarren jardunaldia jokatuko da asteburuan. Ordutegiak eta lekuak zehaztu dituzte.

Goierriko Hitza

Esnaola, ruandarren izarra

Berrogei urtean Ruandan behartsuei laguntzen aritu zen Leonardo Esnaola lazkaotarra. Abenduaren 9an hil zen.

Misiolari bokazioa hasieratik izan zuen Leonardo Esnaola Ollakindiak ...

Goierriko Hitza

Zirkoa jarri dute Kalebarreneko aparkalekuan

Zumarragan, Kalebarreneko aparkalekuan, Enzo Zavatta zirkoa jarri dute. Gaur, bihar eta etzi egongo da irekita, 18:00etatik aurrera. Helduen sarrerak zortzi euro balio ditu, eta haurrenak zazpi.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Adoracion Quincones omendu du Zumarragako Udalak, 100 urte bete dituelako

Pasa den urtarrilaren 6ean bete zituen 100 urte Adoración Quincones Barcena zumarragarrak. Hori dela eta, gaur goizean udalak omenaldi xume bat egin dio bere etxean. Mikel Serrano alkateak Antioko argazki

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa