Albisteak

June Garitano eskiatzaileak Andaluziako Kopako hiru probak irabazi ditu

June Garitano 14 urteko eskiatzaile urretxuarrak Andaluziako Kopako hiru probak (Super Gigante, Gigante eta Slaloma) irabazi ditu, Sierra Nevadan. Datorren asteburuan Espainiko Kopako lehen zita izango du, Sierra Nevadan bertan.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Urolak 5 eta 0 irabazi dio Ilintxari

Urolaren eta Ilintxaren gizonezkoen lehen taldeek Goierri garaiko derbia jokatu dute gaur arratsaldean. Urretxu eta Zumarragakoek 5 eta 0 irabazi diete legazpiarrei. Partidako izarra Iker Mujika izan da. Izan ere,

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Urretxu eta Zumarragako udalen haurrentzako antzerki programazioa

Urretxu eta Zumarragako udalek haurrentzako antzerki programazioa ezagutzera eman dute. Otsailaren 17an Dejabu Panpin Laborategia taldeak Linbo planeta antzeztuko du, martxoaren 10ean Glu Glu taldeak Pinotxo, apirilaren 14ean Pirritx, Porrotx

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Hurbilduko dituen errepidea, bidean

Urola Erdiko eta Urola Garaiko herritarrekin duen aspaldiko zorretako bat kitatzen hasteko asmoa du Gipuzkoako Foru Aldundiak: Azkoitia eta Urretxu lotzen dituen GI-631 errepidea egokituko du. Bi herri horien artean

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Matematikak, eta denbora-pasak

Lehen begi kolpean, denbora-pasa sinplea dirudi sudokuak, baina matematikaz hositako mundu bat du atzean.

«Egindako lanak oparitu egiten ditut, etxea koadroz beteta daukat»

Enpresak bidalita, duela 36 urte iritsi zen Itsasondora Gotzon Izquierdo (Bilbo, 1953). Renfeko langilea izan da orain gutxi erretiratu arte. «Oso ...

Goierriko Hitza

Goranzko bidean

Goierriko euskarazko komunikabideen webguneek, azken urteetako goranzko joerari eusteaz gain, igoera nabarmena izan dute 2018an. Hala, Hitza, GoiBerri eta Otamotz-en webguneen ...

Goierriko Hitza

Itxiera, isildu ez zutena zabaltzeko

Duela hamar urteko ostegun hura Euskaldunon Egunkaria inbaditu zutela entzunez esnatu zitzaien milaka goierritarrei. Egunak zabaltzerako euskarazko egunkari nazional bakarraren ateak itxiak zituen Guardia Zibilak. Irratien eta artean erne berria zen Interneten bidez hedatu zen atentatuaren berri, bolbora bailitzan. Eta sutu egin zuen jendea. Herri ekimenetik sortu eta 13 urteko ibilian fruitu bikainak eman zituen egunerokoa hil zuten. Ezin sinistuak amorru beldurtuari eman zion bide, eta mespretxuak erantzun bateratu handi bati, aspaldian ez bezalako batasunez eta indarrez.

Goierriko Hitza

Fariñas: «Gizarteak alderdioi gehiago entzun eta irekiagoak izan gaitezen eskatzen digu»

 Gipuzkoa, Bizkai eta Arabako alderdi sozialistaren exekutibako kide izendatu berri dute; Zumarragako Udaleko alkateordea eta lan zein zerbitzuetako zinegotzia da,...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Egunkaria, 10 urte eta gero

Bihar beteko dira 10 urte Euskaldunon Egunkaria itxiarazi zutenetik, euskara eta euskal prentsa ixilarazten saiatu zirenetik. Harekin batera etorri ziren atxiloketak eta epaiketak, baina baita hutsetik hasi beharra eta herri oso baten elkartasuna ere. Guardia Zibila Martin Ugalde kultur parkera sartu zen egunetik gaur arteko errepasoa egin dute Egunkariako langile izan ziren eta egun Berrian ari diren lau goierritarrek: Gorka Erostarbe, Analia Garcia, Enekoitz Telleria eta Nagore Etxeberria dira.

Goierriko Hitza

Hermosaren saioak Labeaga aretoa bete du

Gorka Hermosa akordeoi jotzaile urretxuarrak kontzertua eskaini du asteburuan, jaioterrian. Jose Luis Monton gitarra jotzaile katalanarekin batera, 2011n argitaratu zuen Flamenco etxea lana aurkeztu zuen larunbatean, leporaino bete zen Urretxuko Labeaga aretoan. Musika estilo ezberdinen uztarketa da diskoa. Emanaldia Maria Berasarte abeslariaren, Selene Muñoz dantzariaren eta Hodei Lizaso perkusio jotzailearen laguntzarekin eskaini zuten.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Bosgarren edukiontzia txiparekin irekiko da Beasainen martxoaren 4tik aurrera

Beasaindarrek gehiago birziklatzeko asmoz, jada jarrita zeuden edukiontzi marroiak erabiltzeko sistema berria jarriko dute martxoaren 4tik aurrera. Orain arte giltza bidez irekitzen bazen, orain txipa daraman txartel batekin irekiko da edukiontzi hau.

Ane Arrieta
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa