
Webgunean ere kontsulta daiteke; alegazioak egiteko epea abenduaren arte zabalik dago

Esklerosia dutenen aldeko orientazio proba egin dute Zumarragan: izen-emateekin jasotako dirua esklerosi anizkoitza ikertzeko erabiliko dute. Altxorraren bila moduko jolasa osatu dute antolatzaileek; beraz, parte hartzaileek mapa bat eskuetan zutela


Ataun San Gregorioko Barandiaran Museoan taloak egiten ikasteko tailerrak egingo dituzte gaur, bihar eta ostiralean, 12:00etan. Arto-lana ezagutu, Joxe Migel Barandiaranek jasotako kontakizunak entzun eta Errotatxon alea ehotzeko aukera izango da. Erre...


Lazkao, Beasain, Ordizia eta Segura-Aizkorri futbol elkarteen eskoletako jokalariek topaketa egingo dute, igandean, Lazkaoko Arizti Haundi zelaian. 09:00etan hasiko dira partidak, goiz osorako. Benjamin (2003an eta 2004an jaioak) eta kimu (2002koak) mailetakoek parte hartuko dute. Ez da lehiaketa, elkarren artean futbolean jolasteko aukera ematea baizik.

Berria.info Lau hilabeteko haurra dute Armendarizek eta Salegik. Leongo Mansilla espetxean (Espainia) zeuden biak semea izan aurretik, baina Armendariz Aranjuezko kartzelako amen modulura mugitu zuten umea jaio baino bi hilabete lehenago. Ordutik, Salegik Aranjuezko espetxera mugi dezatela egindako eskariei uko …

Andramendi Ikastolak Merkatu Txikia egingo du asteburuan, hirugarren urtez. Hondakinen prebentzioan eragitea eta etxean ditugun gauzei erabilera berri bat ematea da azoka horren helburua. Jostailuak, arropak, liburuak eta bestelako tresnak izango dituzte. Gaur 17:00etatik 21:00etara izango dira Beasaingo plaza azpian; …

Sasieta Mankomunitatea hiru hilabete barru, «udaberrirako», hasiko da atez ateko hondakin bilketa ezartzen Itsasondon, Legorretan eta Zaldibian. Sistema zehazteko Sasietan lore parte-hartze prozesua herenegun amaitu zen, eta atzo aurkeztu zuten Sasietako lehendakari Azeari Andonegik, eta Asier Garro, Bakartxo Mendez eta Joxan Etxabe alkateek zer ezaugarri izango dituen. Parte-hartze prozesuan 1.129 lagun aritu dira denera; Zaldibian 620, Legorretan 366 eta Itsasondon 143. Laurek «emaitza oso positiboa» aitortu diote prozesuari; «eztabaida oso irekiak» izan dira. Bilera horietan hainbat erabaki hartu dituzte herritarrek, hiru herrietan antzekoak. Adibidez, ontziak kalean zintzilikatzeko zutaberik ez da jarriko. Lurrean utziko dira, zehaztutako lekuan. Etxebizitza askoko blokeetan, berriz, horman iltzatutako kako edo pletina batzuetan kokatu beharko da kuboa. Paperaren kasuetan, norbere kuboa edo etxe-blokerako kontainer komunitarioa aukera zitezkeen. Hiru herrietan etxe bakoitzerako ontzia banatzea aukeratu dute. Hala ere, komunitarioa eska daitek: Zaldibian urtarrilaren 17rako, Legorretan 18rako, eta Itsasondon 25erako. Ontzi arinentzat ere kuboaren ordez poltsa estandarizatuak jartzea aukera zen. Denek kuboak hobetsi dituzte. Hondakinak uzteko ordutegia luzatu egingo da, orain arte baino ordubete gehiago: 20:00etatik 23:00etara. Egun bakoitzean zer hondakin mota atera ere finkatu dute. Organikoa astelehen, ostegun eta larunbatetan bilduko dute; ontzi arinak astearteetan eta ostiraletan; papera asteazkenetan; eta errefusa igandeetan. Kuboak kalera ateratzeko ordutegia 20:00etatik 23:00etara [...]

Herrizaingo Sailak EAEko enpresa kimikoen kanpoko larrialdi-planei buruz herritarrei informazioa jakinarazteko kanpaina berri bat jarriko du martxan. Kanpaina honen barruan 38.000 informazio gutun bidaliko dira postontzietara eta herrietan bilerak egingo dira, enpresa kimiko horietan istripu larriren bat gertatuko balitz, herritarrek …

Igande goizean izango da feria, Euskadi plazako arkupeetan; janztekoak eta jatekoak salduko dituzte, besteak beste

Goierriko bost euskal liburu eta disko azoken antolatzaileek balorazioa egin ostean, orokorrean «ona» da feriek utzi duten balantzea. Nabaritu dutenez, ordea, jendea aurreko urteetan baino «gutxixeago» ibili da, eta azoka batzuetan salmentak ere «...

Lazkaoko adinekoen bi egoitzatan San Tomas eguna ospatuko dute, bihar. Orobione jubilatu elkartean 10:30ean txistor jana egingo dute. Txindoki gerontologikoan ere antolatu dute, eta taloekin batera jango dute hestebetea.