Mende erdiko ibilbide luze bezain emankorrean, Ordiziako talde soiletik Goierri beheko atletak batzen dituen kluba izatera egin du jauzi Txindoki Atletismo Taldeak, belaunaldiz belaunaldi atletismoaren harrobia eta zaletasuna sustatuz.


Euskal Herriko eszenatoki ugari zapaltzeaz gain, beste lur batzuk ere jantzi dituzte musikaz Huntza taldeko kideek. Gaur bertan, azaroak 9, dira ...



Gorka Hermosa eta Jon Maiaren Hezurbeltzak taldeak lehen kanta aurkeztu du. Horra hor.

Legazpi kooperatibaren etxearen eraisketa lanak bukatzen ari dira. Baltasar Suarez enpresak hamabost etxebizitza eta beste horrenbeste garaje egingo ditu bere tokian. Kooperatibaren etxea Legazpi kaleko gainontzekoak baino aurrerago dago eta

Urretxun eta Zumarragako Aginaga auzoan ere San Martin ospatuko dute. Urretxuko ekitaldiak igandean izango dira eta Aginagakoak larunbat eta igandean. Urretxun antolatu dituzten ekitaldiei dagokienez, 12:00etan herritarrek Jeiki Hadi eta

Medikuntzako profesionalen eta zentroen Top Doctors direktorioak Ion Madina Albisua urologo zumarragarra Espainiako estatuko 50 sendagile onenen zerrendan sartu du. Zumarragarrak Donostiako Madina&Azparren kontsultan, Onkologikoan eta Madrilgo Santa Elena klinikan

Goierriko bost euskal liburu eta disko azoken antolatzaileek balorazioa egin ostean, orokorrean «ona» da feriek utzi duten balantzea. Nabaritu dutenez, ordea, jendea aurreko urteetan baino «gutxixeago» ibili da, eta azoka batzuetan salmentak ere «...

Lazkaoko adinekoen bi egoitzatan San Tomas eguna ospatuko dute, bihar. Orobione jubilatu elkartean 10:30ean txistor jana egingo dute. Txindoki gerontologikoan ere antolatu dute, eta taloekin batera jango dute hestebetea.

Lazkaotxiki musika eskolako helduen koruak gabon kontzertua abestuko du, gaur 19:30ean, San Prudentzio ermitan. Eskolako txirula eta biolin taldeek lagunduko diete. Bihar, ostirala, Kantaka abesbatzak egingo du Eguberri giroko kontzertua, 20:00etan, Sa...

Eguberrietako ekitaldien egitaraua bihar hasiko da Legorretan. San Tomas feria egingo dute, 11:30ean hasita. Txistulariek alaituko dute plaza. 12:30ean gabon kantak abestuko dituzte, eta 12:45ean ohiko urdaiazpiko zozketa izango da. Txistorra banatuko ...

Joxemiel Barandiaran Herri Ikastetxeak mendi irteera antolatu du iganderako, abenduak 23. San Gregorio auzotik irten, 09:00etan, eta Ollangako bordaraino (760m) joan-etorria egingo dute. 13 kilometroko bidea da, eta hiru-bat orduko ibilia. Joanean, Lau...

Pasa den abenduaren 15ean TOP 6 txapelketa ospatu zuten Iruñean. 12 taldek hartu zuten parte bertan. 2011-2012ko denboraldian denborarik onenak egin dituzten Espainiar estatuko 85 igerilari elkartu ziren bertan. Ordiziako taldeak hamaika igerilari eraman zituen. Froga ia guztietan egon zen …

Beasaingo Aranealde adinekoen zentroak ekitaldi sorta antolatu du Eguberrietarako. Aurreneko ekitaldiak bihar bertan hasiko dituzte, San Tomas egunarekin. Bostetan hasita, txistorra jana egingo dute, eta ondoren, dantzaldia ere izango dute. Igandea...

Andre Maria zeruratuaren parrokian bukatu dituzte ia teilatua eta pitzadurak konpontzeko lanak. Hala, asteburuan hasiko dira ohiko elizkizunak bertan egiten. Obra horien gastuak estaltzeko, ordea, diru bilketa egiten jarraitzen dute. Ekarpen ekonomikoa...

Zumarragako udal gobernuak PPren babesarekin onartu ditu datorren urterako aurrekontuak

Gerriko ikerlan bekaren 16. deialdian turismoa eta enpresen mundua uztartzeko ikerketa proiektu batek irabazi du saria, Turismo industriala Goierrin: enpresak bertatik bertara bisitatzearen onurak egitasmoak. Ostiral gauean jakinarazi zuen Gerriko bekako lan-taldeak bekaren irabazlea. Goizalde Hernando eta Galder Guenaga unibertsitate irakasleak dira egileak. Proiektua garatzeko urtebeteko epea izango dute orain. Bekak 7.000 euroko balioa du; %40 jaso dute hasieran, eta ikerlana garatu ahala gainontzekoa. Epaimahaia Mikel Haranburuk, Paulo Iztuetak, Mikel Zurbanok eta Jaione Apalategik osatu dute. Ohi bezala, Jokin Apalategi izan da zuzentari zientifikoa. Bekaduna aho batez hautatu dute. Bi diziplina uztartzea da Guenagaren eta Hernandoren egitasmoaren helburua: ekonomiaren eta munduaren mundua batetik, eta turismoarena bestetik. «Kontua enpresak bisitatzea da. Ez da batere fenomeno ezaguna Euskal Herrian, ezta Goierrin ere bereziki. Baina beste paraje batzuetan egiten da: enpresek ateak zabaltzen dituzte bisitak jasotzeko, eta ez soilik profesionalen, bezeroen edo hornitzaileen bisitak. Edonorenak, tartean turistenak, herritarrenak, ikastetxeetako ikasleenak, kazetarienak… Zergatik ez egin halakorik? Gardentasunez, ateak ireki eta erakutsi zer egiten den», azaldu du Galder Guenaga ikertzaile bekadunak. Katalunian, Frantziako zenbait eskualdetan edota Torinon (Italia) turismo industriala errealitatea da. Torinon, adibidez, enpresak bisitatzea produktu turistiko bat da. Toledon ere (Espainia) hasiak dira. Guenagak ardo upategiak jarri ditu adibide bezala: «Berez enpresak dira, [...]