Albisteak

Goierri ondare sorleku

Goierrin jaio edo jatorria Goierrin duten arkitekto eta hargin-maisuen lanak ezagutzera emateko helburuarekin, Lemnikaskatako kide Martin Garcia Garmendiak beasaindarrak, Goierriko arkitektoak XVII eta ...

Goierriko Hitza

Batzokik irabazi du Zumarragako XVII. Pintxo Lehiaketa

Batzoki Jatetxeak lortu du pintxo onenaren saria Zumarragako XVII. Pintxo Lehiaketan. Pintxo orijinalenaren saria, bestetik, Bidezar Tabernak eskuratu du. Ostiralean eta atzo egin zuten lehiaketa, eta irabazleek gaur jaso dute

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Atletismoak Beasaingo erdialdea hartu du

Txindoki elkarteak eta udalak antolatuta, erakustaldia egin dute atletek Bideluze plazan

Goierriko Hitza

Mineral, fosil, harribitxi eta dinosauroen erreinu bihurtu da Urretxu

Beste behin ere, eta 31. aldia da aurtengoarekin, Mineralogia eta Paleontologia asteak mineralen, fosilen, harribitxien eta dinosauroen erreinu bihurtu du Urretxu. Iparragirre plaza, Urrelur museoa, udaletxeko ataria eta Ederrena frontoia

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Emakumeen barra atzeko lana, agerira

XIX. eta XX. mendeetan zazpi ostatu zeuden Ormaiztegin, eta emakumeek ateratzen zituzten aurrera negozio horiek; garai hartako egunerokoa gogora ekarri dute hainbat herritarren ekimenari esker

«Abesbatzan oso giro ona dugu, lan egiteko prest daude beti denak»

Osasun alorrean lan egiten du Belen Callejo Mendigurenek (Beasain, 1971), Segurako egoitzan. Adinduak zaintzea gustuko duela aitortzen du, lan hori bere ...

Goierriko Hitza

Legorretako udal aurrekontuak gaur aurkeztuko dituzte

Legorretako Udalak gaur 19:00etan aurkeztuko ditu 2013rako udal aurrekontuak, udaletxean. Herritarrentzat saio irekia da. Udalaren egoera ekonomikoa eta krisiak zer eragin izan duen ere azalduko dute udal agintariek.

Aimar Maiz

Zaldibian organo eta biolin kontzertua izango da gaur

Loreto Aramendi organo jotzaileak eta Pedro Miguel Aginaga biolin jotzaileak kontzertua egingo dute, gaur, asteartea, Zaldibian. Santa Fe elizako organoa joko du Aramendik, eta zazpi piezako emanaldia izango da. 18:00etan hasiko da saioa. Bach, Vivaldi...

Aimar Maiz

Saio berezia 25. urteurrenean

Urte berezia izaten ari da aurtengoa Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoentzat. 25 urte bete dira aurten Agustin Mujika Takolo-k eta Joxe Mari Agirretxe Porrotx-ek Euskal Herriko pailazo talderik ezagunenetakoa sortu zutela, eta orain hilabete eskas argitaratu zuten urteurren hori gogoratuko duen Sentitu, pentsatu, ekin disko sinfonikoa. Ordizian ikusi ahalko da hilaren 30ean disko horren bueltan pailazoek sortu duten ikuskizuna. Bi saio egingo dituzte aurten ere; 16:00etan bat, eta 18:30ean bestea. Sarrerak bihar jarriko dituzte salgai. Urtero izaten da berezia Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Ordizian egiten duten saioa, eta aurten are bereziagoa izango da, pailazoek 25 urte betetzeaz gain, Amona Joxefinak 100 urte beteko dituelako ikuskizunean. Porrotxek aurreratu duenez, Takolo ere ikuskizunean izatekoa da, eta urte askoan pailazoekin lankidetzan aritutako jendea ere igoko da oholtzara. Ohi bezala, Ordiziako Musika Eskolako Goierriko haurrek eta Urruñako ikastolakoek ere parte hartuko dute. Hamasei urte lankidetzan Goierri beheko hiru ikastolek (Ordiziako Jakintzak, Lazkaoko San Benito eta Beasaingo Andramendik) hamasei urte daramatzate Urruñako Ikastolari eta Ziburuko Piarres Larzabal Kolegioari laguntza eskaintzeko ahalegina egiten. Azaroaren 25ean egin zuten aurtengo aurreneko ekimen bateratua, Niko Etxart eta Hapa-Hapa taldeak Urruñako kiroldegian egin zuen kontzertuarekin. Abenduaren 30ekoa izango da bigarren ekimena, eta horrez gain, azken hilabeteetan, Iparraldeko ikastolei laguntzeko errifak [...]

Goierriko Hitza

Liburu elektronikoak nola erabili behar diren azalduko dute Lazkaon

Liburuak elektronikoki gordetzeko eta irakurtzeko gailuei buruzko azalpen hitzaldia izango da, gaur, astelehena, Lazkaon. Irakurketa digitalean lehen pausoak ematen irakatsiko du Elkar argitaletxeko Gexan  Sorsek. Euskarazko eReader liburu elektroniko...

Aimar Maiz

Irimoren etorkizuna zehazteko parte hartze prozesua jarri du abian udalak

Hiru fasetan banatuta egingo dute parte hartze prozesua; gaur hitzaldia egingo dute ekimena aurkezteko

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

CAFek lan erregulazio txostena bertan behera utzi du eta bilerak hasiko dituzte

CAFeko zuzendaritzak atzera egin eta bertan behera utzi du lana erregulatzeko espedientea aurkezteko asmoa. Langileek 10. protesta eguna zuten gaur, eta goizean izan dute erabakiaren berri. Enpresak eta zuzendaritzak bilera dinamika bat zabalduko dute orain, elkarren artean, lan karga faltari eta honek eragindako egoerari irtenbideak elkarrekin aurkitzeko asmoz. Sindikatuak gustura agertu dira azken neurri hori dela eta. Protestak hasi zituztenetik, langileen eskakizun nagusia izan da lan erregulazio espedientea bertan behera uztea. Gaur goizean, lantegira iritsi orduko, zuzendaritzaren deia jaso dute langileen ordezkariek, 07:00etarako bilera baterako deia eginez. Han azaldu die zuzendaritzak erregulazioa alde batera uzteko asmoa. Emandako lehen azalpenean enpresako arduradunek argudiatu dute egoera honek ezin zuela jarraitu, ez zelako ona ez enpresarentzat ezta langileentzat ere. Hala ere, 2013ko lehen seihilekorako lan karga falta «egiazkoa eta eztabaidaezina» dela azaldu dute. Kanpoan batzarra egiteko zain zeuden 1.500 langileek «pozez» hartu dute berria. Alfonso Masid LAB sindikatuko kideak azaldu duenez, «indar handia egin behar izan dugu, dirua galduz, baina ideia garbi batekin, CAFen ez zela ERErik behar». Bilerak, bihartik aurrera Hala, bihar bertan hasita –11:00etan dute hitzordua–, «bilera dinamika bat» hasiko dute bi aldeek, lan falta horri irtenbideak bilatzeko. Sindikatuek ere lantegiaren eta langileen egoera «gaur egungo beharretara egokitu» behar dela azaldu [...]

Beasaingo Hitza

Balentzategi eskolaren mendeurrena ospatu dute Gabirian

Gabiriako Balentzategi Herri Eskolak 100 urte bete dituela ospatu dute Gabirian. Asteburu osoan zehar ekintza ugari egin dituzte: Eskolako ateak irekita egon dira, argazki eta material zaharren erakusketa egon da, dokumental emanaldia egon da, kafe-tertulia egin zen Erbie elkartean larunbat arratsaldean, eta atzo eguerdian ekitaldi nagusia eginn zen plaka berria jarriz eta arratsaldean ikasle ohiek ikuskizuna eman zuten. Aste honetan zehar ere argazki eta materialen erakusketa ikusgai egongo da eta baita abenduaren 25ean ere. Iruditan asteburuan zehar egindako hainbat ekintza:  

Goierri Mendebaldeko Hitza

Martxora atzeratu dute Ordizian gaurko programatuta zegoen desjabetza

Gaur eguerdian Ordizian etxebizitza baten desjabetza programatuta zegoenaz ohartarazi zuen ostiralean Kaleratzeak STOP! plataformak. Kaleratze hori martxora atzeratu dute, Goierriko Hitzak jakin duenez.

Goierriko Hitza

Galdu arren hirugarren postuan jarraitzen du Ampo Ordiziak

Markagailua: 9. Min. Sanchezen entsegua (5-0) 32. Min. Carter-en entsegua, Pedriton gauzatua (12-0) 48. Min. Tudelaren entsegua (12-5) 61. Min. Pedritok gauzatutako zigor-kolpea (15-5) 66. Min. Llanaren entsegua (20-5) 76. Min. Sempereren entsegua. Pedritok gauzatua (27-5) 80. Min. Carrizok gauzatutako zigor kolpea (30-5) Urte honetako etxetik kanpoko azken partida galdu du Ampo Ordiziak Valladoliden. 30-5 galdu du asteburuan Cetransa El Salvadorren kontra. Porrot honekin, sailkapeneko lehen bi postuak urrundu egin zaizkie ordiziarrei, hirugarren jarraitzen badute ere. Bigarren zatian bazirudien ordiziarrak berpiztu egingo zirela eta Tudela entsegu bat ere lortu zuen, baina epaileak Krolli eta Mujikari ateratako txartel horiek erreakzioa baldintzatu zuten. Partidaren amaieran, Axiok Joanes Aierbe kapitainaren falta asko somatu dutela nabarmendu zuen, “bere kuraia” ezin izan dutela ordezkatu esanez. “Espero dezagun Universidad de Vigoren aurkako partidaren atzetik dugun oporraldiak on egingo digula” esan zuen entrenatzaileak.

Goierriko Hitza

Ziklo-krosaren herrian

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa