Mende erdiko ibilbide luze bezain emankorrean, Ordiziako talde soiletik Goierri beheko atletak batzen dituen kluba izatera egin du jauzi Txindoki Atletismo Taldeak, belaunaldiz belaunaldi atletismoaren harrobia eta zaletasuna sustatuz.




Goierri garaiko enpresek eta Urola Garaiko Lanbide Eskolako komunitateak Euskaraldiarekin bat egin dute. Atzo agerraldia egin zuten UGLEn. Koldobike Olabide UGLE fundazioko lehendakariak, Xabier Arratibel fundazioko zuzendariak eta hamabi enpresatako

Atzegiko kide batek zera dio erakunde horrek abian jarri berri duen Gure txanda da sentsibilizazio kanpainaren bideoaren hasieran: «Boluntario izatea mundua ulertzeko modu ...

Bertatik Bertara egitasmoaren barruan azoka egingo dute salmenta zuzena gogoratzeko eta hauspotzeko.
Sei urte baino gehiago dira Goierri garaiko baserritarrek Bertatik Bertara egitasmoa ...



Larunbatean Bertatik Bertara azoka egingo dute. Areizaga-Kalebarren plazan egin behar zuten, baina eguraldi txarra iragarri dutela eta, Iparragirre plazako karpan egingo dute. 10:00etatik 15:00etara baserriko produktuak salduko dituzte, 10:00etatik 12:30era

'Euskararen Nazioarteko Egunak' sari zaparrada berezia ekarri zuen atzo Bikuña Jauregira. Bertan Urretxu, Zumarraga eta Legazpiko Udaletxeetako Euskara Zerbitzuek, Zintzo Mintzo eta Zingi...

Legorretan ohitura da Gabon egunean Olentzerok haurrei opariak banatzea. Udalak proposamen bat iritsarazi die herritarrei, beste modu bat ere egin ote litekeen. Orain arteko moduarekin jarraituko dute, hala ere. Ekimenean gurasoek jartzen dituzte beren...

Mendeetako ohitura zaharrari jarraituz, San Nikolas umeen zaindariaren omenez, kantu eskean atera dira gaur goizean Seguran. Ehundik gora ume atera dira goizetik, eta etxez etxe joan dira, San Nikolas txikia buru zutela. Trukean, gozokiak bota dizkiete etxeetako balkoietatik. Laureano Telleria segurarra da bere herriko kontu zaharrak gehien ezagutzen dituenetako bat. San Nikolas egunaren inguruan dokumentazio askorik ez badago ere, «gurasoek eta aiton-amonek esandakoaren arabera, duela 300 urte» ere eskean ateratzen zirela azaldu du. Teoria hori laguntzen duen beste datu esanguratsu bat ere badago. Izan ere, «Segurako elizan bada San Nikolasi eskainitako aldare bat, 1712. urtean egindakoa. Hortik ikusten da ordurako ere bazela zerbait. Aspaldiko ohitura da». Nikolas santuaren historia Asiatik badator ere, umeen inguruan egindako lanak eta mirariek mundu osoan zabaldu zuten haren izena, eta egun, umeen patroi edo zaindari moduan hartzen da. Haren omenez, urtero ateratzen dira Seguran, Zegaman eta Legazpin kantuan. San Nikolas txikiaren koplak abesten dituzte, trukean gozokiak edo dirua jasotzeko. Garai batean, oso bestelako jakiak ematen zituzten, ordea. Telleriak azaldu duenez, «gehienetan garaiko fruituak izaten ziren, intxaurrak eta urrak, eta batzutan baita sagarrak eta mandarinak ere. Gozoki gutxi. Gaur egun berriz, gehiena gozokia botatzen dute, eta etxe batzutan diru pixka bat ere bai». Seguran, San Nikolas egunean bertan egiten dute ospakizuna. Goizetik ehunka ume [...]

Gabiriako bertsozaleari 25. urtez egingo diote omenaldia Zumarragan; Zelai Arizti aretoan izango da, etzi

Baratzea ekologikoki lantzen ikasteko bi eguneko kurtsoa antolatu du udalak. Abenduaren 14an, ostirala, arlo teorikoa jorratuko dute (18:30-20:30), ludotekan. Bestetik, hurrengo egunean, abenduak 15 larunbata, praktika herriko baratze batean egingo dut...

Lazkaoko Areria antzokian Argo emango dute. Gaur (19:30), larunbatean (19:30, 22:15) igandean (19:30) eta astelehenean (21:30) dira emanaldiak. Haurrentzat Luke eta Lucy dago, etzi (17:00) eta igandean (16:30). Ataungo Herri Antzokian Lo imposible eman...

Lazkaoko Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegiak bi ikastaro gehiago sartu ditu eskaintzan. Aerobika eta GAP deritzon gimnastika mota, ipurdia, sabela eta hankak lantzeko (gaztelaniazko gluteo, abdomen, piernas-en akronimoa da GAP). Aerobika astelehen, a...

Aralar parke naturaleko bi parketxeetako ordutegia aldatu egin dute, abenduaren lehenetik. Abenduan zehar igande eta jai egunetan soilik irekiko dute Lizarrustiko parketxea, 11:00etatik 14:30era. Gaur eta bihar ere (abenduak 6 eta 7) zabalduko dute. Ur...