Ander Deunaren jaietako bigarren larunbatean, mozorrotuen festa ari dira ospatzen.


Argazkiko sahatsa Laubideko parkean dago eta lehiaketako irabazlea Begoña Sudupe izan da

Aitor Larrañaga urretxuarrak Thermaltake enpresa tailandiarraren modding txapelketa irabazi du. Modding-ak ordenagailuak tuneatzean datza. Larrañagak lehiaketara aurkeztu duen ordenagailuak itsaspeko itxura du. Urretxuar hau margolaria da eta aisialdian ordenagailuak tuneatzen

Bihotzez Realzalea da Josu Sarriegi (Lazkao, 1979) futbolari ohia, baina bere ibilbide luzea Lazkaon, Beasainen, Alavesen, Eibarren, Atlheticen eta Panathinaikos taldeetan osatu du. 2012an futbola utzita, orain jostailuen munduan barneratu da.

Gaur goizean Z-Z Urolako Trena Bizikletaz martxa egin dute. Adin guztietako 155 lagun inguruk parte hartu dute. Horra hor argazki batzuk.

Ekainaren 9an dago kokatuta helmuga, egun horretan ospatuko delako Gipuzkoako Eskola Txikien festa Olaberrian. Eta, bertako ikastetxeko haurren eta gurasoen tropelak ekin dio lasterketari. Jardunaldi bakarreko ospakizunera mugatu beharrean, urte erdiko...

Gaur goizean lanuztea egin dute Beasaingo CAF lantokiko langileek, 7:30etik 11:30era. Enpresak aplikatu nahi duen Lan Erregulazio txostena salatzeko mobilizazioen artean dago gaurkoa. Enpresa batzordearen arabera, “lanuztea erabatekoa izan da et...

Hiru lagunez osatutako hamabi taldek hartuko dute parte orotara larunbatean eta igandean jokatuko dien finalerdietan; finala abenduaren 6an jokatuko da.

Euskal Herriko Trikitixa elkartearen ekimenez idatzi du liburua Juan Luis Zabala idazle eta kazetariak

Beasaingo Igartza Saria eta Beasain Hiria argazki lehiaketetako irabazleen lanak ikusgai jarriko dituzte, gaurtik aurrera. Juan Jose Lopez Azurmendi eta Lander Rezola Iztueta izan ziren lehiaketa horietako sarituak. Erakusketa, gaur zabalduko dute, 1...

Urtarrilean zegamarrekin eta zumarragarrekin Ni Euskalduna proiekturako grabatutako bideo banaren berri eman zuen Goierriko Hitzak bere webgunean. Orain legazpiarrak izan dira, euren herriaz eta azken hamarkadetan eman diren aldaketez hitz egin dutena...

CAF enpresako langileek ez dute zuzendaritzak aurkeztutako lan erregulazio espedientea babestu, eta lanuzteak egingo dituzte egunotan. Gaur egindako batzarretan, gehiengo osoz hartu dute erabakia. Hala, bihar, etzi eta astelehenean, launa orduz geldi...

Aste honetan hasiko dituzte Arana kalea eta Bideluzeko zubia ere oinezkoentzat egokitzeko lanak. Kalea dagoeneko itxita dago ibilgailuentzat, eta hala mantenduko dute. Oinezkoen gunea Kale Nagusikoaren jarraipena izango da, eta trafikoa gutxitzearekin batera, oinezkoek lehentasuna izatea lortu nahi dute. Toledo taldeak lan horietarako hirigintza proiektua egin zuenean, 341.000 euro aurreikusi zituzten; baina lanak 264.500 euroan (+BEZa gehitu behar zaio) adjudikatu dizkiote Morga eraikuntza enpresari. Orain hasita, 19 asteko epea izango dute lanak bukatzeko; 2013ko apirilera arte, alegia. Aurretik Kale Nagusian eta Iturriotz kalean egin zuten moduan, plataforma bakarreko zorua jarriko dute, espaloien eta errepidearen arteko aldea berdinduz. Horrela, ibilgailuek astiroago pasa beharko dute, eta oinezkoek izango dute lehentasuna. Udalak azaldu duenez, aurreko udal taldetik zetorren proiektuari hainbat aldaketa egin dizkiote, proiektua «Kale Nagusikoaren berdina izan dadin». Arana kalean eta Bideluze plazan ez ezik, zubian ere hainbat aldaketa egingo dituzte. Udalak azaldu duenez, «gelditzen den errepide zatia kendu eta dena plataforma bakarrean jarriko dugu, Kale Nagusiaren eta Arana kalearen jarraipena izan dadin». Lan horiek direla medio, datozen asteetan hainbat aldaketa izango dira Arana eta Bideluze kaleen inguruko zirkulazioan. Udaltzaingoak azaldu duenez, bi kale horiek itxi egingo dituzte ibilgailuentzat; aparkalekuak hustu eta baimendun ibilgailuek bakarrik erabili ahal izango dituzte, karga eta deskargarako. [...]