Ander Deunaren jaietako bigarren larunbatean, mozorrotuen festa ari dira ospatzen.


Emaneurre taldeko kidea eta eskubaloi jokalaria da Unai Arana (Ordizia, 1993). Emaneurre «euskal kirola eta euskal kultura bultzatzeko taldea da, eta ...

Mikel Zeberio gastronomoari ez zaio gustatzen nongoa den esatea. «Nire jolasa da. Bizkaian gipuzkoarra naiz, eta Gipuzkoan bizkaitarra. Baina nafarra ere ...

Ostadar mendi taldeak Camilleren Bidea ibilbideko azken bi etapak egingo ditu irailaren 8an eta 9an. 8an Laskunetik Linzako aterpera joango dira eta biharamunean Linzatik Gabarditora. Irteera honetan parte hartu nahi

Ekaitz garaia dugun arren, oso euri gutxi egin du abuztuan. Zaparrada ia bakarra Urretxuko eta Zumarragako udalek eta elkarteek antolatu dutena izan da: ikastaro zaparrada. Datozen hilabeteetan denetik ikasteko aukera

Autobuserako izena eta herri bazkarirako txartelak udaletxeko arreta bulegoan eskuratu daitezke

Ataungo Joxemiel Barandiaran Herri Eskolak Interneteko webgunea berritu du: www.joxemielbarandiaran.com. «Irekia eta partekatua» izateko helburuarekin, eskolako berriak, informazioa eta oharrak jarriko dituzte webean. Otsoa irratiak eta Eguzkiberri a...

Liburutegien Nazioarteko Eguna ospatzeko, Olaberrian ipuin kontalariak izango dira, gaur, 18:00etan, liburutegian. Inguma taldeko Ines Bengoa eta Lur Korta aktoreak kontatuko dute Bertilderen eta Kupertinaren ipuina, ordubetekoa. Hiru urtetik 10erako h...

Martxan da gaurtik Junetorri herri barruko autobus zerbitzu berria Legazpin. Inma Hernandez udaleko Agenda 21eko teknikariak azaldu zituen aurkezpenean autobusaren ezaugarriak atzo arratsaldean Lau Bide auzoan egin zen aurkezpenean. Barrualdean «24 bat pertsona sartuko dira», azaldu zuen. Sarrerako atearen alboan gurpildun aulkientzako edo haurren orgentzako ere lekua dago, «hutsik dagoenean 4 edo 5 pertsona gehiago sartu litezke», argitu zuen. Gas kutsagarri gutxiago aireratzen duen autobusa da Legazpikoa, «ekologikoki hobetua». Zerbitzua eskainiko duen enpresari ingurumen-plangintza bat eskatu dio udalak, «ISO 14.001 ziurtagiria du, eta gidariek gidaritza eraginkorraren ikastaroa egin dute», azaldu zuen teknikariak. Autobus ekologikoa Hiru ibilbide ezberdin egingo ditu autobusak. Motzena «Urtatza eta hirigunea batuko dituena» da. Ordu erdian egingo du joan-etorria. Telleriarte auzoraino joango da bigarrena «bost aldiz joango da eguneko, eta 45 minutuko ibilbidea egingo du». Azkena, Brinkolaraino joango da, «hiru aldiz egingo du joan-etorria, ordu beteko bidaian». Lehendabiziko hilabetean zerbitzua doakoa izango da; gero, 20 zentimo ordaindu beharko da bidaiako. Bidaia-txartela ateratzeko aukera ere egongo da autobusean bertan, 3 euroko fidantza jarrita. Autobusa 07:10ean jarriko da martxan egunero, eta 21:00ak arte ibiliko da. 13:00ak eta 17:00ak bitartean geldi egongo da. Astelehenetik ostiralera emango du zerbitzua, urte guztian zehar, abuztuan izan ezik. Autobus zerbitzua lehiaketa publikora atera eta [...]

Asteburuko jai egunak aprobetxatuz, Arrastaka mendi taldeak lau eguneko mendi irteera antolatu du. Palentziako (Espainia) Fuentes Carrionas mendietara joango dira, bihartik igandera bitartean. Palentzia iparraldean dauden mendiak dira, eta Leonekin eta Cantabriarekin muga egiten dute. Ostegunean abiatu eta gero, ostiral goizean egingo dute lehen irteera. Curavacas (2.524 metro) gailurrera igoko dira. Arrastaka taldekoen esanetan, «mendi deigarria eta ederra» da. Biharamunean, «kareharri zurizko hegal dotoreak» dituen Espigüete (2.450 m.) mendira joango dira. Bilera, gaur arratsaldean Irteera horretan parte hartu nahi duten mendizaleek, gaur arratsaldean egingo duten bilerara agertu behar dute. 19:00etan elkartuko dira, Arrastaka taldeak Iturriotz kalean duen lokalean. Informazio gehiago nahi duenak, Arrastakaren webgunea bisitatu edo 646 855 620 telefono zenbakira deitu dezake. Irteeran parte hartzeko derrigorrezkoa da federatu txartela izatea

Ostiralean izango da Antzeztaun egitarauko azken ikuskizuna, Ataungo Herri Antzokian, 22:00etan. Pailaztana taldeak Neskeraz lana egingo du. Sarrera 6 euro da

Urriak 20, larunbata: 09:00: Ibilaldia Basazabalgoen mendiko txabolara (Oosora). Plazatik abiatuta, Bostaiztara autoz joanda, edo todoterrenoan bertaraino gerturatuta. 11:00: Gazta dastatzea Ooson. 18:00: Eskola txikiei buruzko bideo emanaldia. Urriak 21, igandea: Jubilatuen eguna 13:00: Meza Nagusia. Joxe Agirre eta Patxi Etxeberria bertsolariek eta Uharka abesbatzak lagunduko dute. 14:00: Bazkaria Ostatun Agirre eta Etxeberria bertsolariek alaituta. Urriak 22, astelehena: 19:00: Moroak gure artean. hitzaldia Mikel Zaldibe euskaltzainaren eskutik. Urriak 23, asteartea: 19:00: Alejandrino Irureta eta Zeraingo artea hitzaldia Joxemari Telleriak, Josetxo Zufiaurrek eta Edorta Kortadik. Urriak 24, asteleazkena: 19:00: 30 zeraindarrekin solasean. Hasier Gogortzak Zeraingo 30 pertsonari egindako elkarrizketen pasarteekin prestatutako bideoaren emanaldia. Urriak 25, osteguna: 19:00: Gazta zati bat. Nazioen Munduak sustatu eta Jon Maiak zuzendutako dokumentalaren emanaldia. Urriak 26, ostirala: 19:00: Nilo ibaia. Anjel Cuerdo abenturazaleak Afrikan egindako bidaiaren bideo emanaldia. Urriak 27, larunbata: 11:00: Herriko haur eta gaztetxoentzat marrazki rallya eta jolasak. 14:00: Herri bazkaria pilotalekuan. 17:00: Arrabots taldearekin dantzaldia. 19:00: III. patata tortila lehiaketa. Ondoren afari-merienda pilotalekuan bertan.

Larunbatean eman zituzten Legorretan I. Aitzol Aramaio film labur lehiaketaren sariak, Herri Zinema ikuslez gainezka zela. Juan Pablo Zaramella argentinarraren Luminaris hautatu du irabazle epaimahaiak, aho batez. Marabilli Saria —ikusleek izendatua...