Albisteak

Goierri Gorrik mugarik ez du hazieran

Goierriko azken urteetako kirol proiektu aberatsenetakoak bi urte bete ditu. Goierri Gorri 2016ko irailean sortu zuten, nesken futbolari bultzada emateko. Beasain eta Lazkao ...

Goierriko Hitza

Egeak Espainiako mendiko lasterketa txapelketa irabazi du

Aritz Egeak Espainiako mendiko lasterketa txapelketa irabazi zuen atzo, Borriol-en (Castelló). 42 kilometroko ibilbidea 3 ordu 59 minutu eta 33 segundotan egin zuen. Bigarren postuan Miguel Caballero sailkatu zen eta

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Mikel Paredes lazkaotarra Gipuzkoako 23 urtez azpiko txapeldun da

Ataungo 54. San Martin Proba Asier Etxeberria iruindarrak irabazi du; eliteko txapelduna, Iker Eskibel eskoriatzarra

Aimar Maiz

Natura bertatik bertara Oiangun

Ordiziako Jakintza ikastolako eta Urdaneta ikastetxeko 540 ikaslek parte hartu dute Oiangu Natur Eskolan. Naturarekin harremanean, inguru hurbilari buruz gehiago jakitea ...

Goierriko Hitza

Abiatu dira Goierritik Gure Esku Dagoren giza-katerako 50 autobusak

Goierritarrei Murgia ingurura joatea egokitu zaie, eta 170. kilometrotik 181.era arte egongo dira kokatuta

Goierriko Hitza

Beningo argazkien erakusketa

Herriak Elkarlanean GKEak antolatuta, Beningo egonaldiaren argazkiak ikusgai jarriko dituzte Usurbe antzokiko erakusketa gelan, irailaren 28tik urriaren 7ra bitartean. Inaugurazio ekitaldia 19:00etan izango da.

Goierriko Hitza

Udal euskaltegiaren 25. urtemugako ekitaldia

Beasaingo udal euskaltegiak 25. urteurrena ospatzeko ekitaldi nagusia egingo du, irailaren 20an, 19:00etan. Ikasturte berriko ikastaroak ere aurkeztuko dituzte. Ekitaldia Igartza jauregian izango da.

Goierriko Hitza

Santaneroak eta kuadrillak izango dira gaur Santa Ana jaietako protagonistak Ordizian

Ordiziarrak Santa Ana jaietako azken asteburuan sartu dira. Gaur, tradizioa eta jaia batzen diren eguna ospatzen ari dira. Goizean, santaneroak, aurten ezkondu diren Ordiziako bikoteek ohiko kalejira eta Santaneroen Soka Dantza egin dituzte egunari hasiera emateko. Ondoren, 13:00etan, kuadrillek hartu dituzte udaletxe aurreko plaza eta kaleak, euren eguna izaki. Santaneroen Soka Dantza 500 urte baino gehiago dituen ekimena da, 1509koak dira behintzat, dauden lehenengo datuak. Urte horretan ezkondu diren bikoteek egiten dute, eta herria ikusmin handia sortzen duen ekimena da. Aurten lau bikotek hartu dute parte, ohi baino gutxiagok. Nuria eta Igor, Gorka eta Vanessa, Iñaki eta Nagore, eta Jabi eta Koro izan dira aurtengo santaneroak. Udaletxean harrera egin eta gero, alkateak elizara laguntzen ditu bikoteak kalejiran, txistulariek lagunduta, meza entzuteko. Ondoren, bueltako bidea egiten dute, udaletxera berriz itzultzeko. Emakumean, udaletxeko balkoian zain dauden bitartean, gizonezkoak plazara jaitsi ohi dira, Soka Dantza dantzatzera. Aurreskuak eta atzeskuak osatzen dute soka dantza eta bi dantzarien arteko desafio bat ere irudikatzen da tartean. Dantza aurrera doan heinean, banan banan emakumeak balkoitik plazara eramaten dituzte gizonezkoek. Amaitzeko, guztien artean arin-arina eta fandagoa dantzatzen dituzte. Santaneroak Ordiziako kaleak zeharkatzen dituzte azkenezkoz kalejiran txistulariekin batera. 13:00ak ingururako udaletxera bueltatu dira kudrillen eguneko txupina nola botatzen duten [...]

Goierriko Hitza

Lazkaon grabatutako mariatxiren bigarren saioa, asteartean

Euskal Telebistak asteartean, uztailak 31, emango du Lazkaoko plazan grabatutako erromeriaren bigarren zatia. Imuntzo eta Belokiren eta Elegancia Mexicana mariatxi taldearen kontzertua izango da. Asteartean 22:00etan ikusi ahalko da, ETB-1en.

Aimar Maiz

Kanpandegiko errotonda lizitaziora ateratzea gaur onartuko du Lazkaoko Udalbatzak

Lazkaoko Udalbatzak gaur egingo du uztaileko osoko bilkura, 12:00etan. Kanpandegin biribilgunea egiteko kontratazio txostena eta lizitazio deia ateratzea onartuko dituzte. Iturgaitzagako urbanizazio lanak, Larreategiko lu sail bat, uhin elektromagnetik...

Aimar Maiz

Lazkaoko gazteek erreka garbitzeko deia egin dute

Lazkaoko Gazte Asanbladak herrigunearen pareko erreka eta haren ibilgua garbitzeko hitzordua ipini du, astelehenerako. Agauntza ibaia garbituko dute, beste urte batzuetan egin izan den jarduerari jarraipena emanez, auzolanean. Astelehenean 08:30ean has...

Aimar Maiz

EAJk herrigintzan aritu diren kideak omenduko ditu Beasaingo jaialdian

Goierriko EAJk egun osoko festa antolatu du irailaren 1erako. Beasainen elkartuko dira, eta besteak beste, alderdiko kideei omenaldia, bazkaria, umeentzako jolasak eta kontzertuak izango dira. Atzo aurkeztu zuten Goierri Bizia izeneko ekimena Beasaingo batzokian; bertan esandakoaren arabera, ekitaldi horrekin «politikan, herrigintzan eta auzolanean aritzeko borondatea agertu duten guztiei eskerrak» eman nahi dizkiete. Joxan Imaz, Beasaingo uri batzarreko lehendakariak azaldu zuenez, «1977tik, demokrazia ezarri zenetik, hain zuzen, alkate, zinegotzi, lurraldeko batzarkide, diputatu, sailburu eta senatari karguetan lanean aritu diren goierritarren lana errekonozitu» nahi dute. Guztira, 200 bat lagun izango dira omenduak. Iazko urritik hona, «bake bidean, politikan eta herriaren bizitzan beste garai bat hasi dela» gogorarazi zuen Imazek, eta horri esker, alderdi kideak «oso pozik eta itxaropenez beteta» daudela. «Alderdiari eta herriari bultza egin dieten guztiei eskerrak» eman nahi dizkiete, «omenaldi xume» baten bidez. Alderdikide, jarraitzaile eta lagun guztiak gonbidatu dituzte ekitaldira. Bazkarira joateko, mezu bat bidal daiteke goierrikoeajpnv@gmail.com helbide elektronikora. Festa 13:00etan hasiko da, Zubimuzu plazan. Bertako produktuak dastatu eta gero, bazkaria egingo dute, eta segidan, omenaldia. Arratsaldean, 16:00etatik aurrera, umeentzako jolasak izango dira, Gernika pasealekuan. Marsel magoak ikuskizuna egingo du 18:00etan, eta ondoren, txokolate jana eta Gozo Gozo musika taldearen emanaldia izango dituzte. Gauean, kontzertuak Irailaren leheneko festa gazteentzat ere irekia izatea nahi dute. Hori [...]

Beasaingo Hitza

Tradizioa nagusi Santa Ana Egunean

Bezperako parranda handiaren eta zaindariaren eguna goizetik bizi nahi izaten dutenen uztarketa izaten da Santa Ana eguna. Asko izan dira gaur goiz-eguerdi partean Ordiziako kaleetan zebiltzan mozorrotuak, herriari biharamun kolorea ematen ziotenak. Goizaldeko danborrada bukatu eta berehala, tradiziozko kalejira egin dute 08:30ean Irungo musika bandako kideek. Haiena amaituta, Meza Nagusi jendetsua egiten da Jasokundearen elizan, eta baita tradizioko prozesioa Alde Zaharreko kaleetan barrena. Behin hori amaituta, agintarien soka-dantzaren txanda iritsi da. Aurten sei hautetsik soilik egiten dute dantza herritarren aurrean. Nahiko une larria izaten da batentzat baino gehiagorentzat, baina behin bukatutakoan sentitzen den patxadak ere badu bere balio. Irungo musika bandak ordubeteko kontzertuarekin bukatu dira Ordizian eguerdian iragarritako ekitaldiak. Arratsaldean segida Eskuz binakako profesionalen pilota partiden jaialdia da arratsaldeko arreta gunean. 18:00etan hasiko da jaialdia. Ordu berean, Lagunak txaranga hasiko da kaleak alaitzen, eta 19:00etatik 21:00etara haur dantzaldia egingo du Egan taldeak. Gauean ere Eganek jarriko du giroa Plaza Nagusian. Bihar bukatuko dira Santa Ana jaiak. Santanazaleek ohiko esku dantza egingo dute 12:00etan, eta 13:00ean, berriz, Kuadrillen Eguna hasiera emateko txupinazoa botako dute.

Ordiziako Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa