Albisteak

Nafarroako itsasoarrak, Goierriko Itsason

Nafarroako Itsasoko 50 herritar ingururen bisita jaso dute Goierriko Itsasoko herritarrek

Goierriko Hitza

Nicolas Molinak eta Ane Iturriak irabazi dute Zegamako Junior Trail lasterketa

16-18 urte bitarteko 91 gaztek hartu dute partean; tartean izan dira sei goierritar

Goierriko Hitza

Abiatu dira Zegama-Aizkorriko korrikalariak

Lehenengo korrikalariak 12:45ak aldera iritsiko dira helmugara.

Goierriko Hitza

Mendimetroak festa arrakastatsua

Urretxu-Zumarraga ikastolako ikasle, guraso eta irakasleek Mendimetroak festa egin dute, haurren eta gaztetxoen artean mendizaletasuna suspertzeko. Belokira joan dira oinez eta ondoren erromeria egin dute Antion. Azkenik, herrira jaitsi dira

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Aitor Ruiz de Eginoren lanak ikusgai Aterpen

Aitor Ruiz de Egino artista hernaniarraren lanak ikusgai jarri dituzte Beasaingo Aterpe tabernan. Egileak azaldu duenez, «Adarra mendiak eta inguruko industria guneek eragin handia» izan dute bere lanetan. Pinturak eta eskulturak egiten ditu, batez...

Beasaingo Hitza

Aste honetan Lazkaoko dendetan jarri dute atez ateren aurka sinatzeko aukera

Lazkaon hondakinak jasotzeko eta bideratzeko udalak onartu duen atez ateko sistemaren aurkako ekimena uztailaren 16an bukatuko da. Hala jakinarazi du Lazkao Birziklatuz izeneko taldeak. Egun batzuetan herritarren sinadurak kalean bilduta, aste honetan ...

Aimar Maiz

Julen Goia eta Mikel Mungia Biarritz Olympique Espoirsera doaz

Ordizia Rugby Elkartearen beheko mailetan hazi eta Ampo Ordizian zaildutako Julen Goia idiazabaldarrak eta Mikel Mungia Txungi beasaindarrak Biarritz Olympique Espoirs taldean jokatuko dute datorren denboraldian. Espoirs Biarrizko 23 urtez azpiko mutilen taldea da, eta bi goierritarrek datorren astelehenean ekingo diote aurredenboraldiari Lapurdiko talde ezagunean. Ordizia Rugby Elkarteak zortea opa die bi jokalariei. Tom Parker da Frantziako Ligan ariko den Ordiziako beste jokalari ohi bat. Federal 1 mailako R.C. Vannes taldean ariko da datorren denboraldian. Talde hori Donibane Lohizuneko multzo berean ariko da lehian.

Ordiziako Hitza

Irailean aurkeztuko dute terrazetako ordenantzaren behin behineko testua

Tabernetako terrazen ordenantza lantzeko parte hartze prozesuak bukatu du aurreneko fasea. Bi bilera egin dituzte orain arte: aurrenekoa, gaiaren inguruko arazoak identifikatzeko; eta bigarrena, ideiak bildu eta arazo horiei konponbideak emateko. Orain, udal arduradunek jasotako ideia guztiei forma eman eta ordenantzaren behin behineko testua prestatuko dute. Irailean egingo duten azken bileran, testu hori aztertu eta ekarpenak egiteko aukera izango dute parte hartzaileek. Beasaingo Udalak aurten martxan jarri dituen parte hartze prozesuetako bat da terrazen ingurukoa. Prozesu horren bigarren bilera egin zuten atzo, Igartza jauregian, eta hamabost bat lagun elkartu ziren; tartean, udal ordezkariak, udaltzain burua, udal arkitektoa, Bareak merkatari elkarteko ordezkari bat eta zortzi tabernari –aurreneko bileran hamahiru tabernari etorri ziren–. Emun aholkularitza etxeak gidatuta ari dira bilerak egiten.  Denis Elortzak saioaren aurretik azaldu zuenez, parte hartzaileei «gogoeta egiteko» eskatu zien, eta orri batean, aurreko bileran ateratako zenbait galderei erantzunak eta proposamenak idazteko. Ondoren, bi taldetan banatu eta gai horien inguruko eztabaida egin zuten. Elortzaren ustez, horrelako parte hartze dinamikak «beharrezkoak» dira eta udalen ardura da herritarren parte hartzea bultzatzea. Saio hauek «emankorrak» direla uste du, jendeari hasieran iritzia ematea kosta egiten bazaio ere, azkenean ideia eta proposamen onak ateratzen direlako. Terrazek eragindako arazoak Parte hartze prozesu horretako aurreneko bileran, tabernetako terrazek [...]

Beasaingo Hitza

Vignemalera egingo du hurrengo irteera Arrastaka mendizale elkarteak

Beasaingo Arrastaka mendi elkarteak Frantziako Pirinioetara egingo du hurrengo irteera. Uztailaren 21 eta 22ko asteburuan joango dira, eta besteak beste, Gavarnie eta Vignemale mendiak igoko dituzte.  Bideak eskaintzen dituen «ikuspegi zoragarriak» gozatzeko aukera ere izango dela azaldu dute antolatzaileek. Izena, hilaren 17an egingo duten bileran eman beharko da. Uda aurretik antolatu duten azken lasterketa izango da hilaren 21 eta 22koa. Aurreneko egunean, Lourdesera (Frantzia) iritsi eta handik abiatuko dira oinez. Gavarnie eta Ossueko urtegia pasako dituzte, eta Baysselanceko aterperaino (2.651 m.) igoko dira, gaua bertan pasatzeko. Biharamunean, Vignemale mendira (3.298) joango dira, baina bi taldetan banatuta. Bakoitzak, gailurrerako bidean, ibilbide bat egingo du. Aurreneko taldeak, aterpetxetik irten, Ossoueko glaziarra pasa eta gailurrerako bidea hartuko du. Bigarren taldearena, ordea, exigentzia handiagoa ibilbidea izango da; Petit Vignemale (3.028 m.) tontorra igoko dute aurrena, eta Vignemalera joko dute gero, bi mendien artean dagoen ertz guztia pasata. Esperientzia behar da Bigarren ibilbidea zailagoa bada ere, antolatzaileek azaldu dutenaren arabera bi bideak egiteko «goi mendietan esperientzia» izan behar da. «Ibilbidea luzea da, desnibela handia, eta izotzetan eta harkaitzetan ibili beharra dago». Horrek, bere arriskua dakarrela gogorarazi dute, eta «gaitasun fisiko egokia, eta beharrezko diren mendizaletasun eta alpinismo ezagutzak» izatea ezinbestekoa dela. Bigarren ibilbideak, gainera, «zailtasun nabarmena» duela ohartarazi dute, eta [...]

Beasaingo Hitza

18 urteko gazte bat atxilotu dute Urretxun, bitxiak lapurtu izana leporatuta

Atzo atxilotu zuten gaztea Ertzainek. Urretxuko etxe batean lapurtu izana leporatzen diote.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Ordiziako Udalak eta Hitzarok hitzarmena sinatu dute

Ordiziako Udalak eta Hitzaro Euskara Elkarteak hainbat ekintza elkarlanean antolatu eta finantzatzeko hitzarmena sinatu zuten hilaren 5ean. Igor Eguren alkateak, Imanol Iturriotz euskara zinegotziak eta Nagore Barandiaran Hitzaroko lehendakariak izenpetu zuten hitzarmena, aurtengo jardueretarako diru laguntzak xedatu asmoz. Urtetik urtera indartzen doan elkartea da Hitzaro, eta haren kultur zerbitzuek gero eta eragin eta onarpen handiagoa lortu dute herrian.

Ordiziako Hitza

Lazkaon dokumentalak emango dituzte udan, plazan

Lazkaon, udako gauetako kultura eskaintza aberasteko, lehenbiziko aldiz filmen eta dokumentalen emanaldi sorta prestatu du Gazte Asanbladak. Aurreko astean hasi ziren, Eta gazteok zer? filmarekin. Uztaileko zein abuztuko asteazken guztietan lan bana ik...

Aimar Maiz
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa