Albisteak

Julen Pradok ukatu egin ditu fiskaltzaren akusazioak

Madrilgo Auzitegi Nazionalean epaiketa hasi da gaur; asteazkenean jarraituko du. Gaur eta asteazkenean elkarretaratzea egingo dute Beasaingo Bideluze plazan, 19:00etan.

Goierriko Hitza

Amaitu dira Ordiziako 1835eko setioaren errekreazio historikoaren ekintzak

Eraso berriaren prestaketa eta garnizioaren errendizioaren txanda izan da gaur

Goierriko Hitza

Txillida Lantegi Museoko ateak ireki eta bertan lan egindako emakumeak omendu dituzte Legazpin

Museoen Nazioarteko egunaren harira antolatu dute ekimena. Euskal industriaren historia emakumeen ikuspuntutik erakutsi dute

Goierriko Hitza

Ehunmiliak probarako autobus zerbitzu berezia jarriko dute aurten ere

Zortzi egun besterik ez dira falta Ehunmiliak eta Goierriko 2 Handiak mendi lasterketak hasteko. Antolakuntza taldekoak dena prestatzen ari dira egun horietarako, eta boluntarioekin bilerak egiten ari dira egunotan. Ostiral honetan egingo dute probaren aurkezpen ofiziala, Igartza jauregian. Haren aurretik, ordea, hainbat ohar eman dituzte jada antolatzaileek. Horietako bat, probaren egunetan jarriko duten autobus zerbitzuaren ingurukoa da. Aurten ere, bost autobus linea jarriko dituzte, egunez eta gauez, proba pasatzen den tokietara iristeko. Beasain eta Lizarrusti arteko autobusa, 08:00etatik 22:00etara bitartean ariko da martxan larunbatean; itzulerako azken bidaia, 23:00etan egingo du, Lizarrustitik abiatuta. Tarte horretan, bi orduz behin abiatuko da autobusa. Zumarraga eta Azpeitia arteko autobusak bi irteera egingo ditu ostiralean, 22:30ean eta 00:00etan. Azpeitia-Beasain-Azpeitia lineak berriz, hiru bidaia egingo ditu; 00:40, 02:55 eta 05:10ean. Hirugarren linea batek, Tolosa, Amezketa, Abaltzisketa, Larraitz, Zaldibia, Ordizia eta Beasain arteko bidea egingo du, atzera Tolosara itzultzeko. Larunbat goizeko 06:00etan hasi eta 14:55era arte egingo du ibilbide osoa; 16:20 eta 18:20an, Amezketatik Beasainera arteko zatia egingo du. Azken autobus zerbitzua, Beasaindik abiatu eta Idiazabal, Etxegarate, Otzaurte eta Zegama zeharkatuko ditu; bueltako bidean, Zerainen, Mutiloan, Liernian, Ormaiztegin eta Beasainen geldituko da. Larunbat goizeko 06:30ean hasi eta igande goizaldeko bostak arte egingo du ibilbide osoa. Gero, 14:45era arte, Beasaindik zuzenean Zerainera joango da, Etxegaratetik eta Otzaurtetik [...]

Beasaingo Hitza

Gaur egingo da helduen danborradako lehen entsegua

Danbor hotsak Ordiziako Santa Ana jaien gertutasuna iragartzen hasiko dira gaur, izan ere, helduen danborradako hamar entseguetatik lehena gaur egingo baita Villa Eugenia eraikineko patioan, 21:00etan. Danborradan izena emateko zerrendak ekainaren 27az...

Ordiziako Hitza

Saharako haurrak Goierrin dira

Saharako sei neskak igaroko dute aurtengo uda Urretxuko, Zumarragako eta Legazpiko beste hainbeste familiarekin, Hare Haizea elkarteak kudeatzen duen Oporrak...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Aizkoate elkarteko festa etzi egingo dute, Ataunen

Ataungo Aizkoate kultur elkarteak urteko ospakizun nagusia etzi, larunbata, egingo du, ohi bezala San Pedro inguruan. 16:30ean ume jolasak izango dira, 18:00etan herri kirol erakustaldia, 19:00etan sagardo eta arrain dastaketa, eta toka txapelketa. 21:...

Aimar Maiz

Ezker Anitza-IU alderdiak Ordizian duen taldea aurkeztu du

Ezker Anitza-IU alderdiak Ordizian eratu duen talde berria aurkeztu du. «Asanblada berri bat» sortu dutela adierazi dute, eta berau nork osatzen duten eta etorkizunera begira zein asmo dituzten azaldu dute Barrenan egindako agerraldian. Leontxi Uranga, Maijo Vazquez eta Julen Carrasco Ordiziako taldekideak agertu ziren aurreko ostegunean prentsaren aurrean, Arantxa Gonzalez Gipuzkoako koordinatzailea eta Juan Luis Merino Gipuzkoako antolakuntza idazkaria alboan zituztela. Vazquezek azaldu zuenez, «Ordizian zinegotzirik ez izan arren, lanean» ari dira, «bai erakundeetan eta baita kalean ere». Udaleko hainbat batzordetan eta bileretan parte hartzen dutela ere jakinarazi zuen Ordiziako ordezkariak. Hala, «proiektu politiko errepublikano eta federala defendatzeko» mozio bat aurkeztu dute udaletxean, Gizpukoako beste hainbat herritan egin duten moduan, Pasaian, Eibarren edo Tolosan, adibidez. «Errepublika nahi baldin badugu, pixkana hasi behar dugu lanean, eta herriz herri», azaldu zuen Vazquezek. Stop Desahucios! taldearekin ere elkarlanean ari dira Ezker Anitza-IUko kideak, eta uztailaren 18an, asteazkena, Ordiziako azokan, euren etxeetatik kaleratuko dituztenei babesa adierazteko sinadurak biltzen ariko direla aurreratu dute. Zehaztu dutenez, sinadura horiekin, «legea aldatzea» dute helburu. Proiektua birsortzeko Arantxa Gonzalezek Ordizian egindako adierazpenetan azaldu zuenez, Ezker Anitza-IU taldearen helburua «Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban proiektu politikoa eta soziala birsortzea da, ezkerrekoa, federala eta errepu- blikanoa den proiektu bat». Hala, «ezker antikapitalistaren [...]

Ordiziako Hitza

Igor Esnaola azkartasuneko segalaritzan txapeldun, eta Arrate Garin bigarren

Goierriko partaide bakarrak ziren, baina biek lan bikaina egin dute Gipuzkoako Azkartasuneko Sega Txapelketan. Biak, legorretarrak. Igor Esnaolak jantzi du txapela gizonezkoetan, eta Arrate Garin bigarren izan da, irabazlearengandik 10 segundo doira. Zizurkilen jokatu zen segalaritza lehiaketa, igandean, Nekola baserriko belardian. Gizonezkoen artean bederatzi segalari aritu ziren. Ehun metro koadroko bina sail ebaki zituzten. Lana ahalik eta denbora gutxienean osatzea zen helburua, belar kilo kopuruari erreparatu gabe baina txukuntasuna kontuan edukita. Esnaolak lehenbiziko txapela du txapelketa horretan. Sasoi betean egoten segitzen duela erakutsi du, Almitzak antolatutako Euskal Herriko Bakarkako Ligaxkako lidertza baieztatuz. Bost minutuan zehatz bukatu zuen bi sailak ebakitzen. Juanjoxe Lizaso asteasuarra (5:15) geratu da bigarren —iazko azkartasun txapelduna eta aurten Gipuzkoako txapelduna—, eta Mikel Alkorta haren herrikidea hirugarren (5:53). Hamar segundogatik bigarren Emakumezkoetan, Garin iaz lortutako txapeldun izendapena defendatzera joan zen Zizurkilera. Sei segalari lehiatu ziren. Alatzne Etxaburua zizurkildarrak irabazi zuen (3:42), hura ere Euskal Herriko ligaxkako lehenbiziko liderra. Garin legorretarrak hatz puntekin ukitu zuen txapela. Azkenean, hamar segundo gehiago behar izan zuen (3:52), 50na metro koadro bi sailak ebakitzen. Hirugarren Ainara Otamendi ibartarra izan zen (5:23), jada denbora tarte handiagora. Belarra egoera aproposean zegoen segan aritzeko. Txandaka aritu ziren lanean hamabost partaideak, hiruna lagun aldiko, eta gizonezkoak [...]

Aimar Maiz

Legealdiko plana osatzeko bileren inguruko «balorazio ona» egin du udalak

Datozen hiru urteetarako udalaren norabidea markatuko duen legealdiko plana egiteko prozesua bukatzear da. Udalak herritarren parte hartzearekin osatu nahi izan du plan hori, eta aurreneko ekinaldian, prozesuak harrera ona izan dutela uste dute. Orain arte egin dituzten bileretan, 200 bat lagunek parte hartu dute, eta beste ehun lagun izan dira etxez etxeko inkesta erantzun dutenak. Datu horiek ikusita, «gustura» agertu dira udal ordezkariak, nahiz eta aurrera begira, «parte hartze hori handiagoa izatea» lortu nahi luketen. Koldo Agirre alkateak azaldu duenez, «lehenengo aldiz, herritarrekin partekatuz osatu nahi izan dugu legealdiko plana Beasainen». Duela hiru hilabete hasi zuten prozesu hori, eta hiru bilera txanda egin dituzte. Horietako bakoitzean, udaletxeko langileekin, alderdi politikoetako ordezkariekin, kultur eragileekin eta herritarrekin bildu dira, eta orokorrean, parte hartzaileen aldetik «jarrera ona» ikusi dute. Datozen egunetan, ordezkari politikoekin azken bilera egingo dute. Bilera horietan jasotako ideia eta proposamenekin, ondorioen txostena idazten hasiko dira uda aurretik. Txosten osoa, berriz, irailean aurkeztuko dute. Batzar horiek nola joan diren ikusita, «balorazio positiboa» egiten dutela azaldu du Agirrek. Bilera horietan aldeen artean izandako harremana «zuzena, naturala eta errespetuzkoa» izan dela azpimarratu dute, eta hori, «kontuan izanda, pentsamendu ezberdineko eta egoera ezberdineko jendea zegoela». Hala, udal ordezkarien ustez «oso positiboa» izan da «pentsaera ezberdineko jendeak gai baten inguruan [...]

Beasaingo Hitza

Posta bulego berria irekiko dute Urola kalean, Zumarragan

 Postetxe berria postariek erabiliko dute posta sailkatzeko; fardelak banatzeko gunea ere izango da

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Gran Fachako irteerara joateko izena eman behar da

Ordiziako Mendizaleak taldekoek zehaztu dituzte dagoeneko datozen bi asteburuetan egingo dituzten mendi irteerak. Asteburu honetan, igandean, Aralarren barrena egingo dute irteera, Ordiziatik 07:30ean abiatuta. Muitze, Uzkoiti eta Sailigain lotzeko ibi...

Ordiziako Hitza

Per la Forza eta Downtown aurretik jarri dira

Herenegun jokatuko ziren Altamira estadioaren ondoko zelaian Ordiziako Kuadrilla arteko 33. Futbol Txapelketaren lehen finalerdiak, eta bigarren finalerdien zain, Per la Forza eta Downtown dira momentuz finala jokatzeko hautagaiak. Per La Forzak 0-1 ha...

Ordiziako Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa