Albisteak

Bertso jaialdi bikaina, Kilometroak 2018ren eskutik

Datorren ostiralean, hilak 18, bertso jaialdia egingo dute Urretxuko Labeaga aretoan. 22:30ean hasiko da. Belaunaldi ezberdinetako lau bertsolarik parte hartuko dute: Andoni Egañak, Aitor Mendiluzek, Alaia Martinek eta Mikel Iturriotz

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

BiTartean elkarteak Lisboara bidaia zozkatuko du

Gaurtik hilaren 31ra, erosketak BiTartean merkatari elkartearen txartelarekin egiten dituztenek bidaia batean zozketan parte hartuko dute. Irabazlea Lisboara joango da, lagun batekin. Belem eta San Jorge palazioa bisitatuko dituzte, besteak

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Jon Urdangarin: «Plaza taldeek euskaldundu zuten erdalduna zen plaza»

Drindots taldeak ekin dio jada aurtengo plazako dantzaldien egutegiari. 37. urtea du, eta Jon Urdangarin kantari eta sortzailea izan du lokailu. Euskal Herriko plaza talde ospetsuenetakoa izan zen 1990eko urteetan.

admin

400 txirrindulari baino gehiagok parte hartuko dute BTT Maratoian

Bihar Urola Garaia BTT Maratoiaren seigarren edizioa egingo dute. 400 txirrindulari baino gehiago elkartuko dira Urretxu eta Zumarragan. Betiko moduan, bi ibilbide izango dituzte aukeran. Batak 40 kilometroko luzera eta

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Beasaingo gazte auzipetuari, babes zabala

Maiatzaren 21ean eta 23an epaituko dituzte Madrilgo Auzitegi Nazionalean. fiskaltzak 7 urteko kartzela zigorra, 5 urteko zaintzapeko askatasuna, 13 urtean lanerako inhabilitazioa eta 45.000 euro eskatzen ditu lau gazteentzat.

Goierriko Hitza

BKL-k kirol ekipazio berria aurkeztu du, Arri Koop. babesle berriarekin

BKL Beasaingo Kirolaren Lagunak taldeak aro berri bati ekin dio. 25 urtez kolore laranja erabili ondoren, datorren denboraldian ekipamendu berria erabiltzen hasiko dira. Izan ere, lau urterako hitzarmena sinatu dute Beasaingo Arri kooperatibarekin eta Kirolaren udal fundazioarekin; bi erakunde horien ikurrak eramango dituzte kamisetetan. Juan Francisco Rodriguez BKLko lehendakariak, taldeak «une larriak» bizi izan dituela azaldu du, eta bai BKLk eta bai Arrik, momenturik onenean topo egin dutela. Izan ere, «guk babesle bat behar genuen aurrera egiteko, eta beraiek, kirol munduan sartu nahian zebiltzan». Arri, mekanizatu lanetan aritzen den kooperatiba bat da. Senperen dute lantegia, eta gaur egun, 60 langile dituzte. Joxe Mari Flores Arri enpresako gerenteak azaldu duenez, «jende gazte asko dugu, eta gure irudia zerbait gazte eta dinamikoarekin lotu nahi genuen». Jakitun ziren BKL taldea egoera larrian zebilela, prentsan argitaratutako hainbat berri irakurri eta gero. «Gu zailtasunak dituen talde bat laguntzeko prest geunden; kontaktuak hasi eta berehala ados jarri ginen». Taldeak une zailak pasa baditu ere, arduradunen esanetan hasiak dira zulotik irteten. Hala, pasa den denboraldian 7 talde izatetik 10 izatera pasa direla azaldu zuen Miguel Angel de las Heras taldeko kideak. Aurten, saskibaloi eskola ere martxan jarri dute, eta erantzun ona izan du, 80 bat umek eman baitute izena. Bide beretik, iaz eskubaloi taldea desagertu [...]

Beasaingo Hitza

Materia organikoa jasotzeko edukiontzi marroia jarriko dute

Materia organikoa zabortegira bota ordez konpost bihurtuko dute; udalak jarraipen zorrotza egingo du.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Beasaingo lehen taldeko hiru jokalari fitxatu ditu Gernikak

Pasa den denboraldian Beasainen aritu diren hiru jokalari fitxatu ditu Gernika futbol talde bizkaitarrak. Beasaingo klubak asteburuan jakinarazi duenez, bizkaitarrak taldea indartu nahian dabiltza, eta bost jokalari fitxatu dituzte azken asteetan, hori...

Beasaingo Hitza

Joseba Irazokiren kontzertua

Ostiral gauean, Joseba Irazoki musikari nafarrak kontzertua egingo du, 23:00etan, Koiote zaharra tabernan. Ondoren Olarius&Brothers DJ bikotea ariko da.

Beasaingo Hitza

Su gar eta dantza artean ospatu dute San Joan bezpera Beasainen

Goierriko gainontzeko herri guztietan bezala, Beasainen ere San Joan bezpera ospatu zuten larunbat gauean. Barrendain plaza eta inguruak jendez bete ziren, dantzarien saioa eta sua ikusteko. Aurtzaka Ostadar taldeek, aspaldiko ohitura den neskatxen es...

Beasaingo Hitza

Gazteen amets fabrika

Urretxuko eta Zumarragako Gaztelekuak, horrela deitzen diote bertako gaztetxeari, 10 urte bete ditu. Gazteleku berriaren urtemuga da. Aurrekoak 34 urte beteko lituzke, baina 1998an bota zuten, batek baino gehiagok gogoan izango duen egun lainotsu batean. Gazteen ametsen fabrikak izan daitezke gaztetxeak, baina ez daude berdinak diren bi gaztetxe. Goierriko gaztetxeei erreparatu besterik ez dago, herri bakoitza bezain desberdinak dira: okupatutako Beasaingoa, 26. urtemuga ospatzen ari den Ordiziakoa, herrigintzan bereziki aritu den Idiazabalgoa, biziberritzen ari den Legorretakoa, hamaika borrokaren ondoren lortutako eta egonkortutako Legazpiko gaztetxea, Berri Txarrak taldea Zaldibiara ekarri berri duen gaztetxea eta Ormaiztegiko gazteen lokala, bertako gaztetxea. Gaztetxeak buztinez eginda daude. Moldagarriak dira, gazteen ametsak aldatzen diren bezala aldatzen dira, eta amesteari uzten diotenean galtzen dira. Amestea mundua aldatzea da. «Gaztetxea ez duk helburua. Gure ideiak, gure mobidak eta sistemaren kontrako gure borroka aurrera eramateko bitarteko hutsa izan behar dik gaztetxeak», zioen Antijos pertsonaiak, Juan Luis Zabalak 1996an kaleratutako Galdu arte nobelan. Sistemaren kontrako borroka horretatik jaio ziren lehenengo gaztetxeak. Urretxuko eta Zumarragako gazteleku zaharra da horietako bat. Gazteen ezinegonaren eta sormenaren erakusle zein topagune izan zen. Hainbat aro bizi izan zituen gazteleku hark. Heroinaren sarrerak ilundu zuen amets fabrika hura, eta ameslari belaunaldi oso bat eraman zuen. Gero, [...]

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa