Albisteak

Amagoia Naldaiz: «Herriko taldeek egitaraua prestatzen eta ekintzak aurrera eramaten laguntzen dute»

Lanbidez idazkaria da Amagoia Naldaiz (Lazkao, 1976). Lazkaoko udaleko Kultura, Kirola eta Gazteria zinegotzi ere bada, eta azken hilabeteetan buru-belarri aritu ...

Goierriko Hitza

280. zenbakia [pdf]

Azala: Joseba Villarreal legazpiarra, ELAko sindikalizazio arduraduna da.

3. orria: Arantxa Ormazabal taxi gidari zegamarra.

6. orria: Helena Bilbao gazteak Lieke Martensen ...

Goierriko Hitza

Ardi esne sektorearen defentsan

Latxa Esnea Kooperatiba elkartea 2011n sortu zen sektorearen interesak defendatzeko helburuarekin. Gaur egun Euskal Herri osoko 35 bazkidek osatzen dute elkartea; horietatik bost ...

Goierriko Hitza

Hiri Galduak: ‘Kalifornia’

Josu Calvo musikari zumarragarrak 2017an martxan jarritako Hiri Galduak proiektua, bidea egiten ari da. Harekin batera, Aitor Carrasco, Aitor Urteaga eta Joseba ...

Goierriko Hitza

Malaysia urrunean

Beasaingo Irene Lasa Lopez Malaysiako Kuala Lumpur hiriburuko britainiar eskolako gaztelerako irakaslea da. Bi urte daramatza bertan 2 eta 8 urteko ...

Goierriko Hitza

Beasaingo Aitz-Zorrotz elkartea Gipuzkoako arrantza txapeldun

Alex Ugaldek, Unai Urkiak, Joseba Oiarbidek eta Olain Irizarrek osatzen dute Aitz Zorrotz taldea

Goierriko Hitza

Aldaizeren 50. alea festa handiarekin ospatuko dute

Aldaize aldizkaria 2004. urtean sortu zen Idiazabalgo Illati Euskara elkartearen eskutik. Orduan Goierritarra zen etxeetara iristen zen euskarazko aldizkari bakarretakoa inguruko albisteen inguruan, nahiz eta Hitza, Aldaize sortu eta hilabete gutxira hasi zen argitaratzen. Horregatik, une hartan zegoen euskaraz irakurtzeko motibazioa bultzatzeko sortu zen nolabait. Bi hilero argitaratzen den alean herriko bitxikeriak, albisteak, baserri eta etxeen ingurukoak, errezetak, erreportajeak, elkarrizketak, argazki zaharrak… aurki daitezke. Denetik, eta herritarren partehartea bilatuz. Izan ere, herritarrek egiten duten aldizkaria da hau. Aleen itxura mantendu bada ere, bakoitzean zutabe bat idazten du pertsona ezberdin batek, elkarrizketak egiten dizkiete Idiazabalen bizi diren eta kanpora bizitzera joan diren idiazabaldarrei Handik eta Hemendik atalean, bat ere errepikatu gabe, aktualitatea duten gaiak lantzen dira… Aldizkari freskoa dela, alegia. Izena hautatzeko, Anttonio Berasategik zerrenda bat egin ostean, haietako bat aukeratu zuten; Abaroa. Baina hitz hau jada erabilia zegoenez, Aldaize izena jarri zioten. Orain 50. alea ateratzeko bidean daude jada, eta hori ospatzekoa da. Horregatik, larunbat honetarako festa antolatu dute Illati euskara elkarteko kideek. Festa honetan, herritar askoren partehartzea izango da. Apiriletik hasita daude larunbat honetako prestakizunetan, eta bertsoak, dantza, musika, antzerkia, bakarrizketak eta bestelako sorpresak antolatu dituzte. Eguna girotzen hasteko, arratsaldeko 19:30etan taloak eta sardina erreak jan eta sagardoa edateko [...]

Goierri Mendebaldeko Hitza

Gipuzkoako Giza Proba Txapelketa hastear

Igande honetan emango zaio hasiera Gipuzkoa mailako txapelketari Urretxun; bost taldek hartuko dute parte

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

70 auto klasikoren topagune izango da Zumarragako plaza

Motorraren Astearen barruko ekintza da; udalak, aurten, ez du ‘freestyle’ ikuskizunik antolatuko

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Fundiziones Bereciartu enpresan sutea izan da

Legazpiko Fundiciones Bereciartu enpresan sutea izan da goizean, 11:00ak inguruan. Egurrezko moldeak gordetzen dituzten biltegian izan da sutea, eta ondorioz, segituan zabaldu da sua. Suhiltzaileak berehala iritsi ezbeharraren lekura, eta ez da kalte pertsonalik izan, baina bertako langileen hiru autoak kalte handiak izan dituzte.

Legazpiko Hitza

‘Las nieves del Kilimanjaro’ filma

Asteburu honetan, Las nieves del Kilimanjaro filma eskainiko dute Beasaingo Usurbe antzokian. Ordutegia: Hilak 15, ostirala: 22:15 Hilak 16, larunbata: 19:30 eta 22:15 Hilak 17, igandea: 17:00, 19:30 eta 22:15 Hilak 18, astelehena: 19:30 eta 22:15

Goierriko Hitza

Txillardegiri gorazarrea Lazkaon, 65 ahotsetan

Jose Luis Alvarez Enparantza ‘Txillardegi’ zenari (Donostia, 1929-2012) omenaldia egin ari zaizkio Lazkaon, gaur. Goierriko Euskal Eskola kultur elkarteak ‘Leturiaren egunkari ezkutua’ eleberriaren irakurraldi publikoa antolatu du, eta goizean bederatzietarako hasi dira lazkaotarrak liburua irakurtzen, atalka eta txandaka. Egun osoko ekimena izango da. Eguerdiko etenaldiaren ondoren, 16:30ean hasiko da atzera irakurraldia, Maizpide euskaltegiko ikasleen ahotik. Liburua osoa bukatzen denerako guztira 65 bat lagunek parte hartuko dute. 19:30a aldera amaituko da irakurketa. Ondoren, Xabier Mendiguren Elizegi idazle beasaindarrak Txillardegiri buruzko hitzalditxo bat emango du. Gerriko elkartean ari dira irakurketa egiten. Atrilean liburua jarri, eta irakurleek aurrekoak utzi duen lekutik jarraitzen du errezitaldia. Lazkaoko elkarte, eragile, erakunde nahiz elkarte askotako ordezkariak igaroko dira, baita herritar norbanakoak ere.  

Aimar Maiz

Ikastolaren festa, giro ederrean

Joan den larunbatean ospatu zuen Jakintzak Ikastolaren Eguna. Zerua mehatxuka bazen ere, ateri eutsi zion eguraldiak eta iragarritako ekitaldi guztiak egin ahal izan zituzten ikastolakoek. Plaza Nagusian Haur Hezkuntzako haurrek eta Lehen Hezkuntzako ...

Ordiziako Hitza

Gipuzkoa Zero Zaborren hitzaldia gaur antzokian

Atzo herritarrentzat udaletxean bilera irekia egin eta gero –gazteleraz gainera– gaur Gipuzkoako Zero Zabor taldeko kideek hitzaldia egingo dute Herri Antzokian, 19:00etan. Bihar, berriz, herriguneko bizilagunekin egingo du bilera udalak (19:00) at...

Ordiziako Hitza

Hileta zibilak egiteko ordenantza aho batez onartu du osoko bilkurak

Ezkontza zibilak egiten diren moduan, hemendik aurrera hileta zibilak egiteko aukera ere izango da Beasainen. Udalbatzaren osoko bilkurak aho batez onartu zuen hileta horiek arautzen dituen ordeanantza; horrekin batera, hileta horiek egiteko gune bat prestatzeko konpromisoa ere hartu dute. Koldo Agirrek, hileta zibilak egiteko aukera ematea, «gizartearen normalizazioan urrats bat gehiago» dela azaldu zuen, horrelako errituak «erlijio konnotazioetatik urrun, modu zibil eta laikoan» ospatzeko aukera baita. Lokalari dagokionean, Igartza monumentu multzoan aurreikusitako aretoak erabiliko direla dio ordenantzak; lokala zein izango den ez dute zehaztu, ordea. Hala ere, «aretoa ekitaldiaren seriotasuna bermatzeko moduan» egokituko dutela azaldu dute. Senideek bestelako apaingarriak jartzeko aukera izango dute, baina beti ere, aurrez jakinarazita. Hiletak ezingo dira gorpua aurrean dela egin; errautsen kasuan, ordea, kutxa bertan dela egin ahal izango da hileta. Hileta zibilak egiteko eskaerak udaletxean egin behar dira, heriotza ziurtagiria eta bestelako dokumentazioa aurkeztuta. Astelehenetik igandera egin ahal izango dira, goizez (10:00-14:00) edo arratsaldez (17:00-20:00). Hala ere, ordutegi hori alkatearekin edo zinegotziekin hitzartu beharko da. Lokal hori ordubetez erabiltzeko, 50 euro ordaindu beharko dira. Errautsentzako kolunbarioak Gai horrekin lotuta, errautsentzat hilerrian jarriko diren kolunbarioen ordenantza ere onartu zuten. Agirreren arabera, «gizartean ohitura aldaketa nabarmena» izan da, eta egun, «hildakoen %60 erraustu egiten da». Hori dela eta, [...]

Beasaingo Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa