Albisteak

Legorretan, dantzari txikien bilgune

Herriko Irrintzi-Alai taldeko dantzariez gain, Goierriko beste lau dantza taldetako haurrek hartu dute parte

Goierriko Hitza

Dantzari Txiki Eguna ospatzen ari dira Legazpin

Santikutz jaien atarian, 11 dantza talde elkartu dira Legazpin Dantzari Txiki Eguna ospatzeko

Goierriko Hitza

Kilometroak 2018ko kantaren aurkezpeneko bideoa eta argazkiak

Atzo arratsaldean Kilometroa 2018ko kanta eta bideoklipa aurkeztu zituzten Urretxuko Gernikako Arbola plazan. Horra hor ekitaldiko bideoa eta argazkiak.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Espetxean egindako artelanak, Barrenan

Goierri beheko 22 euskal presoek egindako hainbat artelanekin erakusketa jarri dute Ordiziako Barrena kultur etxean. Askotariko lanak ikus daitezke, horietako gehienak margolanak. Presoek kartzelan egiten duten lana ezagutzera ematea da erakusketaren helburua, eta senideek nabarmendu dutenez, “egoera makurretan bizi diren arren, presoek duten sormenerako gaitasuna” azalaratzea. Ostiralera bitarte egongo da ikusgai erakusketa. Barrena irekita dagoen bitartean bisitatuko ahalko da, baina pieza guztiak ikusi ahal izateko 18:00etatik 20:00etara joatea komeni da, bi ordu horietan egongo baitira senideak lanei buruzko azalpenak ematen.

Ordiziako Hitza

CAFek %10 igo du negozio bolumena eta 5.000 milioiko eskari zorroa du

CAF enpresak iazko emaitzak hobetzea lortu du aurten, eta 1.725 milioi euroko negozio bolumena lortu du, pasa den urtekoa baino %10 handiagoa. Pasa den larunbatean egin zuten akziodunen batzarrean jakinarazi zuten datua. Hala ere, egungo egoera ekonomikoa «azken hamarkadetako zailena» dela azaldu zuten, eta horrek, nazioarteko merkatuan ere eragin handia izan duela. Iazko eta aurtengo lehen hiruhileko emaitzek, CAF enpresaren «osasun ona eta sendotasuna» agerian uzten dutela uste dute konpainiaren arduradunek. Irabazien eta galeren taulari begiratuta ere, emaitzek hobera egin dute aurten; 146,2 milioi euroko irabazi garbiak dituzte, 2010ean baino %13 gehiago. Urteko lehen hiruhilekoan ere, 463 milioiko salmentak egin dituzte; iazko garai berean izandakoak baino %16 gehiago; negozio zifra, berriz, 463,7 milioikoa izan da. Batzarrean, 36 milioi euroko mozkinak akziodunen artean banatzea erabaki zuten. Hala, akzio bakoitzeko 10,5 euroko dibidendua banatuko du CAFek; zergen kenkariak kenduta, ordea, kopuru hori 8,29 euroan geldituko da. Beste 55,7 milioi euro, erreserba moduan gordeko dituzte. Nazioartea jomuga Ekonomia krisiaren eragina mundu mailan zabaldu bada ere, CAFen apustu nagusia nazioartean bere produktuak zabaltzen jarraitzea izango da, Jose Mari Baztarrika presidenteak esandakoaren arabera. Hala, aurten duten eskarien zorroa 5.000 milioi eurokoa dela azaldu zuten, eta hori, CAFek sekula izan duen kopururik handiena da. Pasa den urtean [...]

Beasaingo Hitza

Arropa eta oinetakoak biltzen ari dira Ataunen, Afrikarako

Ataun ›SOS Afrika erakundeak urteroko legez hasi duen arropa eta oinetako bilketarekin bat egin du Ataungo Joxemiel Barandiaran herri eskolak. Ekainaren 15erako eraman behar dituzte elkartasun kanpainan parte hartu nahi dutenek.

Aimar Maiz

‘Men in black 3′ filma

Asteburu honetan, Men in black 3 filma eskainiko dute, Usurbe antzokian. Hau da ordutegia: Hilak 8, ostirala: 22:15 Hilak 9, larunbata: 19:30 eta 22:15 Hilak 10, igandea: 17:00, 19:30 eta 22:15 Hilak 11, astelehena: 19:30 eta 22:15

Goierriko Hitza

Legealdiko planaren parte hartze prozesuko bigarren erronda gaur hasiko dute

Beasaingo Udalak legealdiko plana osatzeko parte hartze prozesua martxan jarri zuen maiatzean. Aurreneko bilera errondan, herritarrekin, eragileekin eta udal langileekin bildu ziren, eta udalak, bilera horiek «oso positiboak» izan direla azaldu du,...

Beasaingo Hitza

Arriarango BTT probak dozenaka lagun bildu ditu, gazte eta helduen artean

Arriarango bigarren BTT mendi bizikleta proba jokatu dute asteburuan. Gazte eta helduen artean, dozenaka lagun bildu ditu trabesiak. Bietan ere, lagun arteko giroa izan zen nagusi, eta eguraldiak lagunduta –bero egin arren–, gustura aritu ziren txirrindulariak. Helduen probak 26,5 kilometroko ibilbidea zuen, Arriarandik abiatuta, Usurbe, Murumendi, Mandubi eta Kizkitzatik barrena. Denera, 38 lagunek parte hartu zuten helduen saioan. Umeena jendetsuagoa izan zen, eta hiru mailen artean, dozenaka haur bildu zituzten. Antolakuntza taldean ibili den Xiker Mujikak azaldu duenez, «espero baino jende gutxiagok» parte hartu du helduen mailan, iaz 75 lagunek parte hartu baitzuten. Gaztetxoetan, ordea, «parte hartze handia» izan dute, eta alde horretatik gustura gelditu dira.  Ibilbide aldetik dena ondo atera zen, eta parte hartzaileak ere «antolaketarekin gustura» gelditu zirela azaldu du. Probaren amaieran, parte hartzaile bakoitzari kamiseta bana oparitu zieten.

Beasaingo Hitza

Aralarko transhumantzia bideetara irteera egingo du Ostadar taldeak

Mendi taldearen egoitzan, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean, izena eman daiteke dagoeneko

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Urretxuko Udalak Santa Barbarako kontratua bertan behera utzi du

Kontratuaren klausulak bete ez izana eta hitzartutakoa ez ordaintzea leporatu dio Udalak Iñaki Moyuari.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Alderdi ezkertiar eta abertzaleek proposamen sozioekonomikoa aurkeztuko dute

Ezker abertzaleak, EAk, Alternatibak eta Aralarrek duela aste batzuk aurkeztu zuten alternatiba sozioekonomikoa, eta orain, eskualdez eskualde ari dira horren berri ematen. Asteazkenean, hilak 6, Beasainen egingo dute aurkezpena. Irtenbidea badago:...

Beasaingo Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa