Albisteak

Belack taldea, Zegamatik Goierriko musika eszenara

Lehenengo kontzertua jo du

Aimar Maiz

Ezkioko etxera itzuli da 'Handia'

Ezkioko Igartubeiti baserri-museoan film sarituaren grabazioko argazkiak jarri dituzte

Aimar Maiz

Urola eskubaloi taldea zapore gazi-gozoarekin itzuli da Lloret-etik

Urola eskubaloi taldeak Lloret de Mar-eko (Herrialde Katalanak) txapelketan parte hartu du Aste Santu honetan. Zumarraga eta Urretxuko eskubaloi taldeak bi urtean behin parte hartzen du nazioarteko txapelketa horretan eta

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Beasain BHI Institutuak 50. urteurrena ospatuko du

Ostegunean liburu aurkezpena egingo dute. Ekainaren 16ra bitartean, hainbat hitzaldi eta jardunaldi antolatu dituzte ikasleekin eta ikasle ohiekin.

Goierriko Hitza

«Zergatik landu da irakurzaletasuna literaturaren bidez?»

Antxiñe Mendizabalek (Zumarraga, 1968) hainbat liburu idatzi ditu, gehienak haurrentzat. Elkar argitaletxeko editorea da. Haur eta gazte literaturaz ere hitz egin ...

Goierriko Hitza

Foru Aldundiak legealdiko asmoak aurkeztuko ditu

Gipuzkoako Foru Aldundiak, datozen urteetarako egitasmo estrategikoak aurkeztuko ditu, herriz herri. Asteartean, Beasainen izango dira. Martin Garitano Ahaldun Nagusia eta hainbat foru diputatu etorriko dira. Aurkezpena, 19:00etan izango da, Ig...

Beasaingo Hitza

Aizkorriko Biran izena emateko epea zabalik

Aizkorri mendizale elkartea dagoeneko hasia da aurtengo Aizkorriko Bira antolatzen. Parte hartu nahi dutenek, zabalik dute izena emateko epea; www.aizkorrime.org webgunearen bidez egin daiteke, euskal mendizale elkarteko loturan sartu eta 2012ko ib...

Beasaingo Hitza

Emakumeen lasterketa antolatu dute aurrenekoz Ordizian

Ordiziako Udaleko merkataritza, berdintasuna eta kirol sailek Ordizian merkatari elkarteekin antolatu duten Ordizian Kirolean III. astearen barruan, emakumeen lasterketa da datorren astean egingo den ekitaldirik nabarmenenetakoa. Ekainaren 2an izango da, larunbata, 18:00etan. Majori kiroldegian, Urrutia eta Vicuña kirol dendetan, eta lasterketa egunean udaletxeko arkupeetan eman ahal izango da izena, hiru euro ordainduta. Parte hartzen duten guztiei elastiko bat oparituko diete. Lasterketa bost kilometrokoa da. Kirol aste hori antolatzeko garaian egon den elkarlana nabarmendu zuen atzo Izaro Intsausti zinegotziak. Harekin batera, Juan Mari Gereñu kirol zinegotzia eta Ordizian elkarteko ordezkari Miren Ajuria izan ziren. Egitarau “anitz eta zabala” antolatu dute astelehenean hasi eta ekainaren 3ra arte iraungo duen ekimenerako. Intsaustiren esanetan, emakumeen kirola sustatzeko ahalegin bat ere badago ekimen horren atzean. Ordizian elkarteak, berriz, hiru ekitaldi nagusi antolatu ditu aste horretarako: astelehenetik ekainaren 1era egingo den Erosketa Ordizian maratoia; maiatzaren 30ean egingo den Pintxo Osasungarrien lehiaketa; eta maiatzaren 31ko Erosi eroso ekimena. Hauxe da egitaraua: Hilak 28, astelehena. Molestias Clownicas antzezlana, 19:00etan Barrenan. Hilak 29, asteartea. Generoa eta osasuna. Kirolarekin jabetu hitzaldia 18:30ean D’elikatuzen. Idoia Lekua izango da hizlaria. Hilak 30, asteazkena. Pintxo osasungarrien lehiaketa Plaza Nagusian (18:00-20:00). Hilak 31, osteguna. Erosi eroso ekintza (10:00-20:00). Ekainak 1. Trialsin erakustaldia (18:30) eta [...]

Ordiziako Hitza

Pello Joxe Aranburu euskalari alkizarrak gipuzkerari buruzko proiektua ondu du, Goierriko eta Tolosaldeko hamar idazle klasikoren obrak landuta

Erdialdeko euskalkiaren azterketa eta bilketa lana egin du Pello Joxe Aranburu euskalari alkizarrak. Gipuzkoa hegoaldeko euskara-moldearen ezaugarriak eta literatura xehetu ditu proiektuan, Goierriko eta Tolosaldeko hamar «bidegileren» obrak oinarri hartuta. Lazkaon aurkeztu ditu proiektuaren nondik norakoak, Aranburuk lotura estua duen herrian, Maizpiden irakasle izan baitzen urte askoan, erretiratu arte. Historiari, euskarari eta idazleei buruzko lan ugari ondu ditu Aranburuk. Azkena, herenegun bertan moldiztegira eraman duen Antonio Sorarrain (1928-2011) idazle eta lagun alkizarraren bizitzari eta obrari buruzkoa, aurki aterako dena. Hain zuzen, Sorarrainen eta beste bederatzi autoreren lan literarioak zein dotrina irakasgaiak aztertu ondoren, erdialdeko euskarari buruzko emaitza prest du. «Proiektua idatzita dut, bati eta besteari ematen ari naiz, merezi duen-edo ikusteko. Maila oso zabalean argitaratzeko ez da, baina liburua ateratzeko ea finantzazioa aurkitzen dugun». Liburua salmentan jartzeko asmorik ez du, ale bakan batzuk banatzeko baizik, «informalki». Azterketak «auzolanaren apologia» izan nahi du. Goierrirekin —baita Beterrirekin ere— eta Maizpiderekin lotuta dago, Gerriko ikerlan sariketan lehenagotik ateratako idazle-biografia eta azterketak baitira asko, lankide gehiagorekin Aranburuk berak landuak. Horiek ezagutzera emateko ere baliagarri litzateke. Oraingoz proiektua «aparkatuta» dagoen arren, «interes maila bat» ikusten dio, hedapen handia ez bada ere, bi eskualdeetako bizilagunentzat eta euskalaritzaren arloko adituentzat. Azterketa burutzek «hamar bidegile, hamaika irizpide» erabili [...]

Aimar Maiz

Pello Gibelalde legazpiarra izango da Adegiko presidente berria

Pello Gibelalde legazpiarra izango da gaurtik aurrera Adegiko, Gipuzkoako Enpresarien Elkarteko presidente. Olaberriako Hine enpresaren sortzailea da Gibelalde. Hine enpresa beste sei herrialdetara zabaldu da urte hauetan: AEBetara, Erresuma Batura, Txinara, Indiara eta Brasilera. Bestalde, Gibelalde azken hamabi urteetan Adegiko batzorde eragileko kide izan da. Legazpiarrak Eduardo Zubiaurreren lekukoa hartuko du. Postura aurkeztu den hautagai bakarra izan da. 67 urte ditu Gibelaldek, eta berak sortutako Hine enpresak 300ndik gora langile ditu egun. Bai Gibelaldek eta bai bere enpresak hainbat sari jaso dituzte. Enpresa gizonak Joxe Mari Korta saria jaso zuen 2009. urtean eta 2010.ean, berriz, bizitza osoan zehar eginiko lanagatiko aitortza jaso zuen.

Goierriko Hitza

Mintzaturismoa egingo dute euskara oinarri hartuta

Mintzaturismoa ekimena antolatu dute Legazpin larunbaterako. Hamargarren urtea izango da aurtengoa, eta euskaraz hitz eginez egun atsegin bat pasatzea du oinarrian. Legazpiko euskaltegian du sorburua Mintzaturismoak, 2002an. Gurutze Arrieta, euskaltegiko zuzendariak azaldu duenez «ikasleei euskaltegian ikasitakoa praktikan jartzeko aukera bat eman nahi genien». Hala, euskaraz hitz egiteko maila zutenekin asteburuko irteerak egiten hasi ziren. Garai «apartak» izan zirela oroitzen du Anuntxi Andueza Legazpiko Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiko (EBPN) teknikariak. «Ikasleentzat oso gauza polita zen bi egunez euskaraz hitz egin ahal izatea», gaineratu du. Lehenengo bospasei urteetan asteburu osoko irteerak egin zituzten Euskal Herrian zehar. Baina, denborarekin ikasleen tipologia aldatu egin zen. «Ikasleak adinean aurrera joan ziren, askok ardura gehiago zituzten», dio Arrietak, eta hala, egun bateko irteerak antolatzeari ekin zioten. Garai beretsuan Mintzalaguna ekimena martxan jarri zen Legazpin. 2009. urtean izango zela uste du Anduezak, «urte hartatik aurrera, euskaltegiko ikasleak eta mintzalagunak batuta egin izan dugu Mintzaturismoa». Asteburuko irteera haietan 20 bat pertsona biltzen baziren, azken urteetako irteretan 30etik gora animatzen dira. Aurten, jada, «37k eman dute izena», dio Anduezak. Urduñara bisita Larunbatean egingo duten irteeran Urduña eta bere inguruak ezagutzeko aukera izango dute. 8:30ean irtengo dira Elizondo taberna paretik. Gujuliko ur jauzira egingo dute lehenengo bisita. Ondoren, Nerbioi ibaiaren [...]

Goierriko Hitza

La Salle Legazpi ikastetxeko Arco Iris taldeak bi antzerki emanaldi eskainiko ditu etzi

La Salle Legazpi eskolako gurasoek osatutako Arco Iris taldeak Zumarragan, etzi, Agatha Cristie-ren ‘The Mousetrap’ antzezlanaren egokitzapena aurkeztuko du.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

BKLk 4×4 saskibaloi txapelketa antolatu du

Denboraldia bukatu berritan, BKL taldeak senior mailako 4×4 saskibaloi txapelketa egingo du, ekainaren 2an. Iaz antolatu zuten aurrenekoz, eta herriko zein eskualdeko jende ugari parte hartu zuen. Hamasei taldek parte hartu ahal izango dute, eta...

Beasaingo Hitza

Sara Gomezen argazkien erakusketa etzi irekiko dute, Itsasondon

Itsasondoko Kultura Batzordeak Sara Gomezen argazki erakusketa antolatu du. Ostiralean 19:00etan irekiko dute, eta astebetean egongo da ikusgai, ekainaren lehenera arte, Bizi Nahi jubilatu elkartean. Ordutegia 18:00etatik 20:00etara da, egunero. Gomez argazkilaria amezketarra da jaiotzez, eta Idiazabalen bizi da gaur egun. Iaz, esate baterako, Idiazabalgo lllati euskara elkarteak Gomezen argazkiekin argitaratu zuen herriko egutegia.

Aimar Maiz
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa