
Saioa Pueblak (Zumarraga, 1991) musikoterapia egiten du. Sen Bizia zentroa ireki du Urretxuko Mugitegi industrialdeko Sortzen enpresa haztegian. Urriaren 18an inaugurazio ekitaldia egingo du.

Euskara ikergai duen Iker laborategiko zuzendaria da Urtzi Etxeberria (Itsasondo, 1976); proiektu bat martxan du euskararen jabekuntzari buruzko ikerketak garatzeko. 1,2 milioi euroko laguntza lortu dute horretarako, laborategia berritu eta ikerketarako materiala lortzeko.

Iñigo Jakak Belgikan ikasi zuen Medikuntza. Euskal Herrira itzuli, eta hainbat ospitaletako kudeatzaile izan zen. Donostiako Onkologikoko zuzendaria izan zen ia hogei urtez. Egun erretiratuta badago ere, bokazioa ez du erabat alboratu.

Garazi Zabaleta konpositore beasaindarraren 'Unlike' obra estreinatuko du gaur Bilbao Orkestra Sinfonikoak, Musikagileak zikloan. Campos Eliseos antzokian izango da estreinaldia, 20:00etan.

Roberto Oria artista gisa agertu da berriz ere legazpiarren aurrean, oraingoan argazkien bitartez. Irudiak moldatuz sortutako simetriekin bete ditu Joan Kruz ile apaindegiko paretak.

Mari Tere Martinez Imazen ‘Eskultura bizidunak’ erakusketa ikusgai dago Ordiziako Barrenan. Kolaztatutako paperarekin sortzen ditu pertsonaiak.

Josu Ozaita antropologoak uste du bereizi egin behar direla Gau Beltza eta Halloween, eta, hori aitzakiatzat hartuta, hitzaldi bat eman zuen lehengo astean, Zaldibian.

Donostiako Zinemaldian lehiatuko da Izaro Nieto Ruano (Ordizia, 2000) protagonista duen ‘Utlandsk’ film laburra, Zinemira Kimuak sailean. Irailaren 21ean da estreinua. Ordiziarraren bigarren film laburra da.