
Erika Gonzalez Garcia (Lazkao, 1979) EHUko irakaslea izan zen, harik eta 2006an Australiarako bidea hartu zuen arte. Sidneyn doktoratu zen, eta Melbourneko RMIT unibertsitateko irakasle asoziatua eta itzulpengintza arloko zuzendaria da gaur egun.

Pedro Gaztañaga artista ordiziarraren 'Punctum' erakusketa ostiralera arte dago ikusgai, Barrena Jauregiko erakusketa aretoan. Azalpen-solasaldia eskainiko du bihar, 18:00etan, Hitzarok antolatuta, aretoan bertan.

Cofidis taldean ariko da aurten Gorka Izagirre, Ion anaiarekin batera. Prest da hari laguntzeko, baita bere kabuz emaitzak lortzeko ere. «Movistarren baino askatasun handiagoa izango dut». Urte bakarrerako sinatu du, kontratu luzeagoa nahi zuen arren.

Urte batzuk pasatu dira jada Igor Alzelaik mendiko eskiko euskal selekzioko gidaritza hartu zuenetik. Pasioz bizi du kirola, eta selekzioko kideek estimu handia diote.

Palestinaren aldeko yoga saio solidarioa egingo dute Ekinhaz zentroan ostiralean, eta Ainara Casado Alvarezek (Legazpi, 1982) gidatuko du. Madrilen bizi da aspaldi, eta yoga eta akrobazia irakaslea da.

DJ Maisu bikote beasaindarra musikaren munduan kasualitatez hasi zela esan daiteke. Melmak Gaztetxean joko dute gaur, Brigade Loco, Berandu baino lehen eta Iltze taldeekin batera.

Manifestazio nazionala deitu du larunbaterako Palestinarekin Elkartasuna dinamikak, Ordizian. 12:00etan hasiko da San Bartolome auzoan, eta Beasainen amaituko da.

Joxemari Telleriak (Segura, 1943) munduko hainbat lekutan izan ditu bere lanak erakusgai; bizitza emankor bezain oparoaren seinale. Orain, Zerain bizilekuan ditu bere bi azken lanak ikusgai, Mandion.