
Zegama-Aizkorri XI. Kilometro Bertikalen 249 kirolarik hartuko dute parte. Hamabi goierritarrak dira, hiru emakumezko eta bederatzi gizonezko. Edurne Arakistain legorretarra, Aner Arozena zumarragarra, Egoitz Rivas zegamarra eta Amaia Insausti olaberritarra daude partaideen artean.

Ainhoa Intxausti segurarrak, Janire Agirre ataundarrak, eta Andrei Ion Filip eta Xabi Barandiaran zegamarrek aurreneko aldiz parte hartuko dute Zegama-Aizkorri mendi maratoian.

‘Zegama-Aizkorri: identitatea eta grina’ ikerketa lana aurkeztuko dute gaur arratsaldean Zegaman. Deustuko Unibertsitateko Deusto Sport and Society ikerlan taldeak egin du.

Euskara Beasaingo herri paisaiaren parte bihurtu du Alain Polo artista gazteak ‘Eguzkilorea’ horma-irudiarekin, Euskaraldiaren barruan. 'Gutarik bakoitzak anitz hizkuntza ukan ditzake ditzake, euskarak gu baizik ez gaitu!' esalditik hartu zuen ideia.

Osakidetzak testa bidali die 50 eta 74 urte bitarteko herritarrei eta astelehenean topaketa mediko-gastronomikoa egingo dute Kasino elkartean gaiaren garrantziaz kontzientziatzeko.

Ikaskuntza tituluak lortzeko eta helburu zorrotzak betetzeko beharrari lotuta egon ohi den mundu honetan, Urretxu-Zumarragako Udal Euskaltegiak dinamika hori hausten duten euskara ikasteko taldeak ere baditu. Hizkuntza ikastea ez ezik, ikasteko komunitate bat sortzea ere bada helburua. Aintzine Ladron, Susana Nebreda, Kristina Lizarraga eta Rocio Barona dira talde horietan ari diren lau ikasle.

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak 11 gakotan laburbildu du, Euskaraldiaren atarian, hizkuntzaren gaur egungo egoeraz eta posizioaz jabetzeko ariketa. Bideo banatan plazaratu ditu.

Egunero 10-15 minutu praktikatuta, bost astean hika egiten hasteko prest. Horixe da 'Appahi!' aplikazioaren erronka. Euskara batuko formaz gain, Beasaingo hitanoa ikasteko aukera ere ematen du.