
Euskaraldian, Ahobizi eta Belarriprest roletan parte hartzeko aukeraz gain, beste modu bat gehiago ere izango dute aukeran Goierriko hamar herritako herritarrek: hika forma erabiltzeko ariketa. Euskal Herriko 83 herrik egin dute bat Hikaldiarekin, hitanoaren erabilera bultzatzeko helburuarekin. Tartean dira Ataun, Beasain, Idiazabal, Itsaso, Ordizia, Ormaiztegi, Segura, Urretxu, Zaldibia eta Zumarraga.

Maiatzaren 15ean abiatuko da laugarren Euskaraldia. Milaka ahobizi, belarriprest eta arigune arituko dira hizkuntza ohiturak aldatu eta euskarari orain baino leku gehiago egiteko saioan.

Euskaraldiak iraungo dituen hamar egunetarako, ekitaldi batzuk antolatu dituzte Goierriko herrietan. Baina festa-kutsutik harago, ariketa soziala egitea da ekimenaren xedea, eta euskaraz jarduteko ohiturak sortzea eta hartzea.

Maiatzaren 11n, Ezkioko San Migel jaien barruan egingo dute Izazpira igoeraren beste edizio bat.

Urteetan eta hamarkadetan bildutako liburuen eta aldizkarien gordailua da KGT Kolektiboaren Ordiziako Lutxi Irazigunea. Urtebetean 500 erabiltzailetik gora izan ditu.

Garik lehenengo aldiz abestuko du Latxartegi aretoan ostiralean, eta Gorka Salmeronekin partekatuko du oholtza, musikaz eta kulturaz hitz egiteko.

Zegama-Aizkorriko korrikalariei ateratako erretratuekin erakusketa ireki du Pello Agirrezabalek.

Jacinto Calabor eta Josefa Fincias zumarragarrek beraien ezkontzaren 65. urteurrena ospatu dute. Urte berean jaio ziren, herri txiki batean. Umetatik ezagutzen dute elkar.