Erreportajeak

Argazkilaritza

Bi legazpiar Euskal Herriko argazki rallyen gailurrean

Gorka Gomezek Herriz Herri txapelketa irabazi du, eta Gurutze Langarika laugarrena izan da. Biak Ikatza elkarteko kideak dira, eta irrikan daude edizio berria hasteko. Legazpikoa irailaren 14an da.

Tere Madinabeitia
Pintura

Elkarlan baten emaitza Igartzan

Gipuzkoako Artisten Elkarteak erakusketa jarri du beste urte batez Beasainen, Bear pintura elkartearen bidez. Igartzako jauregian dago ikusgai, martxoaren 3ra arte.

Laida Goiburu

Gainditzearen, itxaropenaren eta bizitzaren bihotza

Sortzetiko Kardiopatien Nazioarteko Eguna da gaur. Horren harira, Jon Irastortzak eta Nagore Larizek, semearen kasuaz eta Bihotzez elkarteaz hitz egin dute, gizartea sentsibilizatu nahian.

Ariane Vierbücher
Elkartasuna

Goierri eta Sahara elkarturik

Harrera familiak behar dira udako bi hilabetez Saharako haurrak hartzeko. Zeraingo aterpetxean 12 haurrentzako tokia egokituko dute. Kontzertua eta krosa antolatu dituzte Ormaiztegin.

Loinaz Agirre
Izpien txokoa

Izpien Txokoa, haur txikien eta familien gozamenerako zerbitzua

Eguraldi txarra ez da aitzakia txikiekin etxean geratzeko. Izpien Txokoak aterpea eta jolaserako aukera ugari eskaintzen dizkie 0-3 urteko haurrei eta familiei.

Turismoa

Hiruma, Goierri garaiko arimara bidaia

Hiruma marka sortu dute Goierri garaiak, Urola Erdiak eta Debagoienak, turismo eskaintza bateratzeko. Natura, ondarea eta tokiko produktuak dira lotura.

Goierri areto futbol taldea: Sobietar Batasuna bisitatu zuten azken euskaldunak

Sortu ondorengo lehen urteetan, Goierri kirol elkartearen areto futbol taldeak sekulako arrakasta izan zuen. Sobietar Batasunera ere joan ziren. Han zeudela, Sobietar Batasunaren disoluzioa sinatu zen.

Mendi lasterketak

Uribetxeberria anaiak, gaztetxera korrika ostiralean

Legazpiko bi korrikalariekin solasaldia antolatu dute. Joseba Villarrealek gidatuta, mendi lasterketen inguruan hitz egingo dute.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa