Asteburuko eraso arrazisten aurrean, Bategiteren erantzuna
Pasa den larunbatean eta igandean Beasaingo gazte-lokal bateko gazteek etorkin marokoar eta argentinar bana erasotu zituzten, hitz arrazistak erabiliz eta kalte fisikoak eraginez. Gainera, erasoak jaso zituzten gazteek azaldu dutenez, gertakari hau hasiera besterik ez da, eta arazo honek jarraituko duenaren susmoa dute.
Horrelako gertaeren aurrean, ezin gaitezke isilik geratu, Beasainen jarrera xenofobo arrazistak jazotzen ari direlako etorkinen aurka: anbulategian, Lanbiden, eskoletan…
Egoera honen aurrean, udalak neurriak hartuko dituela espero dugu, gertatzen ari diren jarrera arrazisten aurrean eta gazte lokalen egoera geroz eta gehiago larritzen ari delako.
Egoera hau konpontzeko, hildakorik egon behar ez izatea espero dugu.
‘Pitxu’ Urretabizkaia, Bategite Goierri elkartearen izenean.