Autoiruzurraren istorioa
Postontzia ireki nuen eta han zegoen Atez Atekoaren kontrako Plataformaren gutuna; beste gauza batzuen artean, atez ateko organikoaren eta errefusaren kostuak garestiagoak direla esaten zuten. Plataformak ondorio okerrak asmatu eta zabaltzen zituen. Bere baieztapenak Sasietaren txosten batean oinarritzen ziren, baina txostena aurreko eta egungo sistema mistoaren gastu eta sarreren alderaketa hutsa zen. Txostenak ez ditu gastu guztiak jasotzen.
Plataformaren otsailaren 6ko agerraldi publikoa gogoratu nuen; bertan, gastu bat aipatzen zuen, eta orain ez zen agertzen. Gainera edukiontziei dagokien beste zenbait gastu ere ez zirela aipatzen ohartu nintzen. Idatzia egia erdiez osaturiko jokoa zela konturatu nintzen. Sasietak aurrez aurkezturiko beste txosten batzuetara jo beharra zegoen, eta kuriosoa bada ere, bere ekitaldi publikoetan erabili izan zituzten.
Eta hor nengoen, idatziari so eginez eta nire buruari galdezka: zenbat kostatzen da edukinontzi marroiari egunero egiten zaion kontrola? Zenbat kostatzen da edukinontzi marroitik ihes egiten duten tonen tratamendua? Eta egunero lurrean uzten den errefusa biltzea?
Plataformak informazioa ezkutatzen du. Guztia subjektiboa dela eta egia absolutua ez dela esistitzen sinesten dut, baina autoiruzurra ez egiteak asko laguntzen du. Informaziodun pertsona, iritzia duen pertsona da.
Luzatu ditudan galderen erantzunak ezagutu nahi dituzten pertsonak, martxoaren 26an (euskaraz) eta martxoaren 27an (gaztelaniaz), kultur etxeko areto nagusian egingo diren hitzaldietan parte hartzera gonbidatzen ditut.
Miguel Angel Markotegi
(Legazpiko bizilaguna)