Esker ona Jose Mari Baztarrika zenari
Lerro xume hauek balio bezate nire esker ona azaltzeko beasaindar guztion izenean Joxe Mari Baztarrika zenari
Lerro xume hauek balio bezate nire esker ona azaltzeko beasaindar guztion izenean Joxe Mari Baztarrika zenari.
Eskertza, jakitun naizelako beasaindarrontzat CAF enpresaren etengabeko eraldaketan lidergotza eramateaz gain, lan egiteko modu baten arrastoa utzi zuela. Inork gutxik jarri dezake zalantzan CAF-ek beasaindarrontzako eta Goierrirako orohar suposatzen duena. Mundu globalizatu honetan enpresaren egoitza bertan eta bertakoekin mantentze hori eskertzekoa da, besteen artean, baita Jose Mariri ere.
Ekonomikoki, eskualdeko enpresa eragile eta lan sortzaile izateaz gain, beasaindarron nortasun-ikurra da eta hori ez da huskeria. Ongizate eta duintasunaren oinarri den enplegutik haratago, kalitatezko enplegua eskaini dio hainbat eta hainbat herritarrei. Zer esanik ez, gure herriaren izena munduan nonahi jarriz.
Jose Marik erakutsi digu, formakuntza egoki batek ematen diola edozein enpresari etorkizunerako arnasa. Ez dagoela etorkizunik berrikuntzarik gabe. Enpresen errotzean ezinbestekoa dela nork bere balioa non duen eta zertan den lehiakorra hausnartzea, eta hor inbertitu beharra dagoela. Emaitzak begi bistan daude.
Haren kudeaketaren mugarri nagusiak, CAFen nazioartekotzea, joan den mendeko laurogeita hamarreko hamarkadan hasi zena, eta akziodunen nukleo egonkor bat sendotzea izan ziren. Bereziki kartera-sozialaren bidez parte hartzen duten langileak ere inplikatu zituen, Beasaingo taldearen lehen akzioduna izanez. Gaur ikusten ari garenaren erabakietan parte garrantzitsua izan zen Leku-alai etxean hazitako Jose Mari.
Bejondeizula! Itzal luzea izan dezala zuk urteetan ereindakoak!
Leire Artola Ugalde
Beasaingo alkatea