Espainolismoa nonahi
Goierriko Kontseilu Sozialistaren gutuna, futboleko Munduko Koparen finalaren harira.
Espainiar selekzioa gizonezkoen futboleko Mundu Koparen finalera iritsi den honetan, espainolismoaren gorazarre ikaragarria ikusten ari gara nonahi eta Hego Euskal Herrian ere abian da kanpaina espainolista. Igandeko finala ikusteko hiriburu guztietan jarriko dituzte pantaila erraldoiak, alderdi guztien eskutik, eta komunikabideak jarraipen izugarria ematen ari dira.
Saldu nahi duten kirolaren nolabaiteko neutraltasunetik urrun, identitate eta ideia politiko jakinak zabaltzeko erabiltzen dute kirol-ikuskizuna etengabe. Izan ere, ezin da ahaztu Espainiak zein Frantziak Euskal Herriaren autodeterminazioa eta Euskal Selekzioaren ofizialtasuna ukatzen dituztela, zapalkuntza nazionala betikotuz, eta, aldi berean, euren selekzioa darabiltela Euskal Herrian identitate espainolista eta frantsesa hedatzen saiatzeko.
Donostiako kaleak ere ikur eta aldarri espainolistaz bete nahi dituzte igande honetan, Anoeta ondoan jarriko duten pantaila erraldoiaren inguruan. Horregatik, guk ere Donostiako kaleak hartu beharra dauzkagu Espainiar Selekzioaren inposizioaren aurka eta Euskal Selekzioaren alde.













