II. Axari Trailen izenean eskertza gutuna
Data berdintsua, izen berdina, ibilbide berdina eta ehunka laguntzaile bigarren urtez Mikel Garmendiaren omenez egin genuen lasterketa hau ospatzeko.
2013. urtea lehena izan arren, bertan izan zirenen esanetan maila altu xamarra jarri genuen, eta aurten hau berdindu edo gainditzea genuen helburu, oraindik denen iritziak jaso ez ditugun arren, aurtengoa ere mundiala izan da! Eta dena zuei esker!
Lehen urtean gugan sinetsi zuten guztiez gain, aurten babes berdina edo handiagoa ematen jarraitu duzuen eta gure proiektu honetan sinetsi eta zintzoki lagundu gaituzten enpresa, denda eta erakunde guztiei eskerrak eman nahi genieke: Idiazabalgo Udala, Eroski, Ampo, Efialia, Orkli, Irizar, Kaiku, Maxim, Oiharte sagardetegia, Gorrotxategi, Etron, Barandiaran eta Gasogas, Estanda, Jaso, Esparru, Sakanalaser, Olatxo garajea, Hazi, Idiazabal gazta, Sasoian, Mujika Jatetetxea, Kuko, Zezilionea, Axalko, Etxezar aroztegia…
Ezin ahaztu, herritar parte-hartzaileei banatzeko eta boluntarioen artean zozkatzeko, diru baleak eta produktuak eman dituzten denda eta taberna guztiak ere: Xume, Xaloa, Batzokia, Pilar-enea, Guardi, Alai, Kontxi eta Luis Mari harategiak eta Arantxa arrandegiak, Kuzta, Angel, Mujika frutategia, Eguzki, Pagosa, Estankoa, Arantxa, Izpar, Axari, Xuhai, Kontxi, Maitane, Pili eta Ana Jesus ileapaindegiak, Baez, Gaztiñatxulo…
Eskerrik asko, nola ez, aste-bukaera borobil hau dena ondo ateratzen lagundu diguten boluntario guztiei, zuek zarete hau burutzea lortzen duzuenak!
Eta nola ez, eskerrik asko lasterketara etorri zineten 314 korrikalarioi. Aipamena merezi duzue lasterketan parte hartu zenuten 39 herritarrei, urte bateko beroaldia ez dela izan erakustearren. Kanpotar edo herritar, zuek baitzarete lasterketa bati bizia ematen diozuenak.
Aipamen berezi bat eta eskerrak Mendi Lasterketetako Euskal Selekzioko Kideei: Enekori gugan sinesteagatik, Jokin, Hassan, Oier, Iñaki, Aritz, Elena, Uxoa, Maite…
Eta bukatzeko, eskerrik beroena, bigarren urtez jarraian gure proiektu honetan ondoan sufritzen izan ditugun: emazte, neskalagun, seme-alaba eta inguruko guztiei!
Axari Trail.