Joan zen asteko margoketen harira
Ordiziako Gazte Asanbladaren izenean hitz egiten dizuegu aurreko asteko zenbait gertakariren harira, Ordiziako kaleetan hainbat margoketa agertu baitziren.
Horietako batzuk gure ekimenez eraman ziren aurrera, eta gaztetxearen ideiak eta pentsamendua zabaltzea baitzen helburua, gaztetxearen presentzia aldarrikatzea eta herritarrak guztiona den gunera animatzea.
Mezua, ordea, ez zen guk nahi bezala interpretatu, moduagatik batez ere; pintaketak gauzaturiko etxeetako jabeak zein merkatariak kaltetuak sentitu ziren.
Gure partetik esan ez dela inondik inora ere gure intentzioa izan herritarrak haserraraztea eta kaltetua sentitu den orori sentitzen dugula adieraztea gelditzen zaigu, gehienbat merkatariei eta udaletxeari, sorturiko kalte ekonomikoengatik.
Asteburu honetan gaztetxera etortzera animatzen zaituztegu gurekin jaia ospatzeko.
–Ordiziako Gazte Asanblada.