Jon Artola eta Mikel Alvarez
Jon Artola
Agian Einsteinek denbora laugarren dimentsioa zela frogatu berritan argi izango zuten denboran, beste dimentsiotan ez bezala aurrera eta atzera joaterik ez ...
Jon Artola
Agian Einsteinek denbora laugarren dimentsioa zela frogatu berritan argi izango zuten denboran, beste dimentsiotan ez bezala aurrera eta atzera joaterik ez zela izango. Baina gaur egun behintzat, hori ezin onartu dabil jendea (emakumeak gehienbat) termodinamikaren legeei ixkin egin nahian. Estetika zentruetara joan besterik ez dago adibidez, norberaren aurpegia 20 urte gaztetzeko! Nahiz eta dena esan behar bada, batzuetan emaitzak denbora bidaia baino, hurruneko unibertso batetatik itzulitakoaren itxura handiagoa izan. Emakumeen kanpo itxuran soilik eta obsesiboki arreta jartzen duen gizarte baten emaitzarik krudelenetakoa batzuen ustez. Emakumeek beraien gorputz eta diruarekin askatasun osoz nahi dutena egin dezaketenaren adibide besteentzat (Ipar Amerikako Estatu Batuetan batez ere. Mexikon ez, bestean). Adibide zerrenda luzera Uma Thurman ere ia gehitu genuen Mikel, azkenean berea makilaia kontua besterik ez zela izan aitortu zuen arte. Aldaketa iragankorra alegia, Photoshop analogikoa. Hura lasaitua e Mikel?
Baina, aldaketek denboran duten iraunkortasuna al da konturik garrantzitsuena? Edo Beyoncé eta Shakiraren azal zuritu eta ile hori lisatuek zerbait gehiago ere esaten digute?
Bisturi kultural bat ere existitzen dela?













