LAB sindikatuak kaltegarritzat jo du CIE Legazpi enpresan sinatu berrin den akordioa
LAB sindikatuak oso kaltegarritzat jo du martxoaren hasieran Cie Legazpi enpresan sinatu berri duten akordioa, non ELA sindikatuak enpresa batzordearen gehiengo osoa duen.
Atzera pauso nabarmena da gainera, enpresaburuen xantaia bere egiten duelako. Enpresak lan erreforma erabiltzeari ukatzearen truke, Enpresa Batzordeak, idatziz, etorkizunean probintziako hitzarmena babesteko helburuan egin daitezkeen mobilizazioei uko egiten dio. Bitxia bada ere,sinatu duten akordioa, hitzarmen hartan oinarritzen da. Horrekin, lantegi barruan enpresari bake soziala bermatzea ahalbideratu du.
Bateragarriak diren bi negoziazio eremuak, sektorea eta enpresa, ez uztartzea patronalaren aspaldiko ametsa izan da. Eremu baten edo bestearen alde hautatu egin behar genuen. Hauxe izan zen ELAk eta LABek sinatutako azken hitzarmenean gatazka puntu garrantzitsuenetako bat. Orduan Adegik ez zuen lortu, orain ELAk enpresaz enpresa horrelako akordioen bidez oparituko al dio Adegiri aspalditik izan duen ametsa?
Akordio hau, hortaz, ez da borrokak ekarritako lorpen sozial batzuen ondorio, baizik eta, argi eta garbi, haiek erabiltzeari uko egitearen emaitza. Enpresaburuen eta lan erreformaren helburu dugu, hain zuzen. Enpresak esango digu noiz eta zergatik mobilizatu behar izango dugun! Benetan lotsagarria!
Soilik enpresaren eremuan negoziatzearen ereduak berekin duen muga eta porrotaren adierazle da akordioa. Horrekin ez dago irtenbiderik. Enpresa mailara mugatuz ahulagoak gara, eta akordio honek hori frogatzen du. Hau guztia irabaziak eta lan eskaria handia duen enpresa batean gertatzen da gainera.
Azkenik esan, klase sindikalgintza orok babestu behar dituen balioekin guztiz bateraezina dela. Nire eskubideak ez daitezke gainontzeko langileen miseriaren gainean eraiki.
Honek dakarkigu, langilea langileen etsai izatea eta enpresaburuen txotxongilo bihurtzea. Nire gaurko eskubide hauek etorkizuneko miseria dakartza. Horixe da hain zuzen Adegik atsegin duen eredua.
Aitor Aztiria, Miguel Anjel Ochoa de Alda eta Txomin Juarez.
(CIE Legazpiko LAB-eko atal sindikalaren izenean)