Beasaingo kiroldegia kudeatzen duen Masquatro enpresaren eta bertako langileen arteko lan gatazka, lan hitzarmenaren gaineko akordioaz bukatu berri da.
Lan gatazka hau dela eta, udaletik ahaleginak egin ditugu beasaindarron zerbitzua kaltetua izan ez zedin, eta horretarako, gaia bideratzeko ahalegina egin dugu. Udalak, beraz, bitartekari lanak bete behar izan ditu gatazka honetan, eta momentu oro, adostasunerako akordioa bilatu du. Horrela, atzo bertan sinatu zuten langileek eta enpresak akordio berria, 2016. urtera bitartean langileen lan baldintzak zehazten dituena.
Azkenik, udalak langileek momentu oro negoziaketetan izan duten jarrera eskertu nahi du, kontutan izanda egoera zailean egon direla eta beraien lan baldintzak jokoan izan dituztela.
Axier Sarriegi. Beasain Kirol Fundazioko lehendakaria.