Lizarrustiko irekieraren lehen urtean
Urtea da, hamabi hilabete nahi izanez gero, Lizarrustiko aterpetxe hartu genuenetik. Negu hotzak eta elurtsuak ongietorria eman zigun bertan. Aterpetxea hotza zegoen, oso hotza, baina ilusioak mundu bat mugiarazten duenez, ilusio hori gauzatzeko lan asmo egoki eta ilusiogarri bat lantzea zen helburu.
Horrela ekin genion, ez eragozpenik eta oztoporik gabe, baina udaberriko goxotzea bezelaxe Lizarrustiko giroan, epeltzen hasi zen. Gure akatsak eta hankasartzeak izan genituen, baina poliki-poliki horiek zuzentzeko indarra eta borondatea ere izan dugu eta izaten jarraitzen dugu.
Lehen urtea izanik, zuen eskuzabaltasuna bihotzez eskertzen dugu. Zuen iradokizunek lagundu digute.
Etxe honetan zuek ondo sentitzea da gure egunero nahia, eta erronka zuek ondo egotea. Horretarako saiatzen gara gure zerbitzu guztietan jatortasuna, kalitatea eta gertutasuna adierazten gure lanean.
Umiltasuna, jarrera kontua da. Xumea izatea, ezberdintasuna ulertzea eta abegikortasuna dira gakoa besteen etxeetara eta bihotzetara sartzeko, eta bestea zure etxean sentitzeko.
Orain, Lizarrusti bihurtu da nire eta gure etxe. Geltoki honetatik idazten dizkizuet orain hitz hauek. Lizarrustiko aterpe eta etxe hau, zuen aterpe eta etxe sentiaraztera gonbidatzen zaituztet. Lizarrusti ataundarren, Etxarrikoen eta arbizuarren bilgune, goierritarren eta sakandarren, gipuzkoar eta nafarrena ere. Oro har, euskaldun edo atzerritar, baserritar edo kaletar, edonoren etxe izatea nahi dugu.
Ateak, lagun, zabalik dituzu. Ongi etorri!
Joxe Ramon Agirre ‘Marron’. Ataun