Urretxuko balioak: gezurra eta ezinikusia
Iñaki Bastarrika Izagirre
Urretxuko balioak liburuaren edizio arduraduna.
Urretxuko Udalak Urretxuko balioak izeneko liburua argitaratu du aurten (2012), udalak berak emandako beka baten bidez idatzitako liburua hain zuzen ere. Liburu horretan lantzen dira Urretxuko herritarrek, batik bat talde edo kolektiboek, dituzten balioak edo baloreak, hau da, haiek zertan sinisten duten edo zer asmo eta helburu duten. Liburu honi, udalean ordezkaritza daukan alderdi politiko batek kritika gogorra egin dio, eta lau haizetara zabaldu du mezu ezkorra, laburtuz hauxe: liburuak ez ditu Urretxuko balioak jasotzen, eta, dirutza kostatu da. Egindako balorazio hau guztiz bidegabea, desegokia, eta egin den tonuagatik ankerra ere izan delakoan nago. Neu naiz liburu horren edizioaz arduratu dena (Urretxuko kultur etxetik hala eskatuta), eta egileak egindako testua orraztu, txukundu eta zuzendu duena, zuzentzaile profesional batzuen laguntzaz. Hiru bat hilabeteko lan saiatua izan da, eta liburu bat egitea lanbidea denez, fundizioan edo ile-apaindegian lan egitea bezalaxe, mila seiehun eta berrogeita bi euro (1642 €, bez barne) kobratu ditut, udalari egindako faktura bakarrean. Liburu hau egiteko ilustratzaile on bat hartu dugu eta hark egin ditu liburu barrurako ilustrazioak, azaleko diseinua eta barruko maketazioa. Liburuaren kosturik handiena inprimategiak eraman du, izan ere, paper ona erabili dugu eta liburuaren azalak gogorrak aukeratu ditugu; eta gogorrak izateak liburua edertu eta garestitu egiten du. Jaun-andreok: liburu bat ongi egiteak lan handia eta kostua du. Hori badaki ongi libururen bat egin duenak. Liburua kritikatu dutenek ez diote mesede handirik egin kulturari. Liburu bat beti da mesedegarri, ekarpen bat da, lan handi baten emaitza. Egilearen ekarpenaz gain, hogeita hamar urretxuarri egindako elkarrizketen mamia ere bai baitakar liburuak. Kritika egin duzuenok, non duzue bereizmena? Gauzak bereizi egin behar dira, eta ez, dena nahasi. Alde batetik beka dago, liburuaren edizioa eta kostua bestetik, eta liburuaren edukia hirugarrenik. Liburuek beti dute ikuspegi partziala eta, beraz, kritikagarriak dira; baina ezin dira zapuztu eta oinpean erabili, gure gustuko ideiak ez dakartzatelako bakarrik. Liburuan idatzitakoaren erantzule eta arduradun bakarra idazlea da. Esaten duenarekin ados gauden ala ez, hori beste kontu bat da. Liburuari buruzko iritzia behar bezala agertu duen testu bakar bat ere ez dut ikusi argitaratuta. Irakurri ote du inork liburua? Irakurtzen ez den liburua da denetan garestiena. Hartan dirua gastatu eta irakurri ez. Kritika gupidagabea egin duzuenoi galdetzen dizuet: zergatik ez duzue idazten beste liburu bat Urretxuko gure balioak izenekoa? Gustura irakurriko dugu. Hor ikusiko dugu zuen ekarpena zein den. Bi liburuak osagarri izango dira, eta hirugarren bat idazten bada ere berdin. Lan hori egiteko prest zaudete? Noizko? Udalak argitara dezala hori ere, eta horretan dirua gastatu. Etsigarria iruditzen zait alderdikeria hutsagatik eta beharbada hauteskunde batzuk gertu direlako edo postu gorena harrapatu nahiagatik liburuak, kultura eta kulturgileak horrela hankapean erabiltzea. Kulturan jarduteko gogo guztia kentzen duzue. Zuen asmoa hori bada, jendeari gogoa kentzea, helburua lortzen ari zarete, zaudete lasai eta pozik. Gainera, oso erraza da inorengatik gaizki esaka aritzea. Une batetik bestera bihur gaitezke denok lapur, ustel, pederasta, bortxatzaile, hiltzaile eta trafikante. Zuek ere bai. Besterik ikusten ez dudan bitartean, Urretxuko balioak hauek dira nire iritziz: gezurra eta ezinikusia. Eta ez besterik! Zorionez, ni martetarra naiz, han erroldatuta nago, bai, Marte planetan, eta han bizi naiz gustura. Handik mundua oso txikia ikusten da. Ah, ez ahaztu, irakurri liburua ! Eta neurtu zuen hitzak!