Zaborraren gatazkaz, argibide batzuk ‘Diario Vasurari’
Izaskun Bilbao. EAJren parlamentarioa Europan Aipatua izan naizen albistean esan da Europar Legebiltzarrak zaborrak erraustea debekatzea erabaki dela, eta nik neurri hori babestu dudala. Baieztapen hori faltsua dela adierazteaz gain, zera esan nahiko nuke: 1.- Europar Legebiltzarrak maiatzaren 23an bozkatu zuen Baliabideak eraginkortasunez erabiliko dituen Europa izenburuko ekimena. Onartua izan zen testuaren 32. paragrafoan zera esaten da: «Batzordeari eskatzen zaio, hondakin ondarea zentzuz azter dezala, hondakinen hierarkia eta hondakinak ia erabat ezabatzeko beharra kontuan hartuta; ondorioz, Batzarrari eskatzen zaio 2014a baino lehen, Europa mailan hondakin zabortegiak mailaz mailako debekua ezartzeko; eta, hamarkada honen amaierara arte, pixkanaka-pixkanaka, hondakin birziklagarri eta konpostagarrien errausketak kentzeko proposamenak aurkez ditzala». 2.- Ondorioz, argi geratzen denez, iritzi publikoari zabaldu nahi izan zaionaren kontrara, Europako Legebiltzarrak ez du zaborrak erraustea debekatzen, baizik eta birzikla ezinerako eta konposta egiteko erabili ezin den hondakinerako uzten duela. 3.- Europako Legebiltzarrak argi eta garbi proposatzen duena da, zabortegiak apurka-apurka debekatzeko araua ezarriko duela, eta honen inguruko proposamenak 2014 baino lehen aurkeztu beharko direla. 4.- Testuinguru honetan aztertu ditut, Bilduk hondakinak kudeatzeko oraindik indarrean dagoen egitasmoari aurkeztu dizkion zuzenketak; eta egiaztatu egin dut zuzenketa hauek Europako Legebiltzarrak hartutako akordioaren kontrakoak direla. Erraza eta argia da azalpena: aurreikuspen berrien arabera, birziklatu gabeko hondakinak [...]
Izaskun Bilbao. EAJren parlamentarioa Europan
Aipatua izan naizen albistean esan da Europar Legebiltzarrak zaborrak erraustea debekatzea erabaki dela, eta nik neurri hori babestu dudala. Baieztapen hori faltsua dela adierazteaz gain, zera esan nahiko nuke:
1.- Europar Legebiltzarrak maiatzaren 23an bozkatu zuen Baliabideak eraginkortasunez erabiliko dituen Europa izenburuko ekimena. Onartua izan zen testuaren 32. paragrafoan zera esaten da: «Batzordeari eskatzen zaio, hondakin ondarea zentzuz azter dezala, hondakinen hierarkia eta hondakinak ia erabat ezabatzeko beharra kontuan hartuta; ondorioz, Batzarrari eskatzen zaio 2014a baino lehen, Europa mailan hondakin zabortegiak mailaz mailako debekua ezartzeko; eta, hamarkada honen amaierara arte, pixkanaka-pixkanaka, hondakin birziklagarri eta konpostagarrien errausketak kentzeko proposamenak aurkez ditzala».
2.- Ondorioz, argi geratzen denez, iritzi publikoari zabaldu nahi izan zaionaren kontrara, Europako Legebiltzarrak ez du zaborrak erraustea debekatzen, baizik eta birzikla ezinerako eta konposta egiteko erabili ezin den hondakinerako uzten duela.
3.- Europako Legebiltzarrak argi eta garbi proposatzen duena da, zabortegiak apurka-apurka debekatzeko araua ezarriko duela, eta honen inguruko proposamenak 2014 baino lehen aurkeztu beharko direla.
4.- Testuinguru honetan aztertu ditut, Bilduk hondakinak kudeatzeko oraindik indarrean dagoen egitasmoari aurkeztu dizkion zuzenketak; eta egiaztatu egin dut zuzenketa hauek Europako Legebiltzarrak hartutako akordioaren kontrakoak direla. Erraza eta argia da azalpena: aurreikuspen berrien arabera, birziklatu gabeko hondakinak –oraingo foru ahaldunen aurreikuspen baikorrenen arabera, %40tik gorakoak izango dira hurrengo urteotan– «bizigabeak gordetzeko biltoki kontrolatuetan» gordeko direla, hau da, zabortegietan.
Ondorio modura esan behar dut, Europako Legebiltzarrean ez dudala zaborrak erraustearen kontrako botoa eman, eta Euroganbarak ez duela halakorik debekatu. Guztiz deitoragarri jotzen dut gezurrak erabili behar izate hori, ekimenak edo egitasmoak zuritzeko eta justifikatzeko. Nire ustetan, politikagintza gardentasunean oinarritu beharko genuke.
Horregatik, idazki honen hasieran aipatu dudan informazioa, gai honen inguruan, nire blogean idatzi nuen kronikan oinarrituta zabaltzera animatu nahi zintuzket. Nire web gunetik ere, eskuragarri dago Europako Legebiltzarraren beraren jatorrizko dokumentazioa (http://www.izaskunbilbao.eu/?p=2321). Informazio zuzena irakurri ostean, bakoitzak aterako ditu gero bere ondorioak.