Zumarragako herritarrei
Azken urteotan bezala, Santa Isabel eguna hurbildu ahala, direnak eta ez direnak egiten ari gara Zumarragako Udalak egun horretan ere hondakin organikoa jasotzeko edukiontziak jar ditzan. Gaur da eguna ez dakiguna 2014ko santaisabeletan Antion organikoa jasotzeko edukiontzirik jarriko duten.
Gauzak horrela, egun horretan Antiora igoko den orori eskatu nahi diogu etxean egiten duen bezalaxe organikoa jasotzeko poltsak bertara eramateko eta Zumarragako Udalak edukiontzirik jarriko balu, berauek erabiltzeko.
Azkenean, organikoa jasotzeko edukiontzirik udalak jarri ezean, Zumarragako Udalari herritartasun lezio bat emanez, hondakin hori herrira jaitsi eta bertan dauden edukiontziren batean sartzeko.
Amaitzeko, arrazoi bat dela, bestea dela, orain arte etxean organikoa bereizi ez dutenei esan nahi diegu egun polita izan daitekeela guztiona den betebehar honekin hasteko.
Xabier Barriola eta Sebas Iturriotz (Zumarragako EH Bildu)