
Juan Karlos Etxeberria kazetariak gidatutako programan, futbolari legazpiarraren ibilbidea errepasatuko dute.

Gipuzkoako bigarren eremurik baloratuena da, %92,77ko asebetetze-indizearekin. Turismo-ostatuetako enplegua %12 hazi da.

Herriko konexioak hobetzeko lanean jarraituko dutela aurreratu dute, eta helburua GO07 lineako autobus guztiak Legazpiraino iritsi daitezela lortzea dela nabarmendu dute.

Lineako autobus guztiak Legazpiraino iristeko eskatzen zuten dokumentuan. EAJk eta sozialistek aurka bozkatu dute. Eskaera bera egiten zuen udal mozioa EAJk onartu zuela gogoratu dute, eta autobus linea horren inguruan "kontraesan politikoa" agerian utzi izana egotzi diote.

Ikasturte berria hastera doa, eta parte hartzeko izena eman behar da Euskaltegian. Gazteei dei berezia egin diete.

Familia bat osatzen dute Taupada elkarteko kideek. Legazpikoak, eta kanpotik etorritako legazpiarrak elkarrekin integratzea dute helburu. Hizkuntza eta beste elkarteekin interakzioa dira tresnetako batzuk.

Iraileko udal osoko bilkurak eman die hasierako onarpena ordenantza fiskal berriei. EAJk eta PSE-EEk alde bozkatu dute, eta EH Bilduk eta Legazpiko Berdeak+Independenteak taldeak abstentzioaren alde egin dute.

Arriurdin auzo elkarteak antolatuta, hitzaldia egingo du ostiralean Aitor Urdangarin beasaindarrak, auzoko Saloian.

Euskal Herriko 50. Dantza Txapelketa eta IX. Dantza Eguna Seguran, EHKO Azoka Ordizian, Urretxuko garagardo festa, antzezlan bana Ataunen, Legazpin eta Legorretan, aurkezpenak, hitzaldiak, kontzertuak... Ikus agenda albistean.

Jose Maria Arizmendiarretaren ibilbidea du oinarri. Asteburuetan egongo da ikusgai, azaroaren 1era arte.

Extremadurako jatorria duten legazpiarren elkarteak herritar guztientzako egitaraua prestatu du. Gaurtik hurrengo asteko larunbatera arte, era askotako ekitaldiak izango dira.

Bihar arratsaldean izango da aurkezpena, Txomenarena parkean.

Bilera hilaren 20an, asteartearekin, izango da, Olamendi eskolan. Plan horretan jasotako proposamenak bizilagunekin eztabaidatu nahi dituzte, eta horien iritziak jaso.

Urriaren 31n amaituko da eskaerak egiteko epea.

Urriaren 28an izango da, eta izena eman behar da parte hartzeko. Dastatzera emango dituzte piper batzuk.

Bilera Lekanazpi elkartean egingo dute, 18:30ean. Udal hauteskundeak izango dituzte hizpide, besteak beste.

Irailean egindako argazki rallyaren sari banaketa ekitaldia egingo dute ostiralean, eta herriko hainbat argazkilariren erakusketa irekiko dute.

Buskabaso elkartearen lokalean dago, eskola zaharretan.


