Aholkularitza teknologikoak: ekintzaile, autonomo eta mikroenpresentzako IKT konponbideak
SPRIren eskutik, aholkularitza tailer TEKNOLOGIKOAK izeneko egitasmoa antolatu dugu. Helburua da eskualdeko ekintzaile, autonomo eta ETE-ak teknologia berriak euren negozioetan txertatzea eta ahalik eta etekin handiena ateratzea. Ekimen hau kokatzen da SPRIren “Ekintzaile, Autonomo eta ETEentzat ezarritako IKT konponbideak - Inplantalariak” zerbitzuaren barnean.
Egitasmo honetan, ondorengo aholkularitza eskainiko da:
TALDEKO SAIOAK (saio batean edo gehiagoetan parte-hartzeko aukera): Taldeko 3 aholkularitza-tailerretan parte hartzeko aukera
Zure beharren arabera, saio batean edo gehiagotan parte hartu ahal izango duzu. Esku-hartzeko modalitatean, berriz, gehienez ere, aholkularitza zerbitzu bat aukeratu ahal izango da.
Taldeko saioak 5-7 parte hartzailerentzat eskainiko dira. Bakoitzak bere portatila ekartzeko aukera izango du. Edozein kasutan, Udal Elkarteak portatila mailegatzeko aukera eskainiko du, parte hartzaileek aurrez eskatuta.
- Noiz eta non
Egitasmo hau apirilan hasi eta urte amaiera arte eskainiko da; hilean saio batean, NBF eraikuntza berrian:
Ordua: 10:00
Iraupena: Saio gehienak 4 ordukoak izango dira.
Lekua: Urdaneta bidea 6, Abendaño industrialdea, Zarautz (Udal Elkartearen egoitza)
- Onuradunak
Eskualdeko ekintzailea, autonomoa edo 30 langile baino gutxiagoko enpresa txikia bazara, doako aholkularitza zerbitzu honen bidez, teknologia berriei etekina ateratzekoa aukera izango duzu.
Parte hartzeko ezagutza maila
Ekimen honetan parte hartzeko ez da teknologia ezagutza berezirik behar. Ezagutza maila oso oinarrizkoa edo oso aurreratua duten parte hartzaileak, zuzenean, bakarkako saioetara bideratuko dira. Gainontzekoek, saioetan parte hartzeko aukera izango dute. Ezagutza maila aholkulari batekin telefonoz egindako elkarrizketa baten bidez zehaztuko da.
- Agenda
TALDEKO SAIOAK (denetan edo baten batean parte hartzeko aukera).
Apirila 9: ETE eraginkorragoa barne kudeaketa optimizatua – 4 ordu
Ekaina 18: Zibersegurtasuna – 4 ordu
Uztaila 16: Promozio aktiboa eta presentzia eraginkorra interneten. – 4 ordu
Azaroak 13: ETE Interneten – 4 ordu
Abenduak 3: Gailu mugikorrak enpresan – 2’5 ordu
- Izena emateko argibideak:
Ikastaroan parte hartzeko izen ematea Goiekiren bidez egingo da.
Tel. 943 161831
aimaz.goieki@goierri.eus