Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Gipuzkoaren lotsariak

Txostenaren izenburuan bertan ageri da Zubietako erraustegiaren bultzatzaileek azken aspaldian darabilten eufemismorako joera: «Ingurugiro kultura». Erraustegi hitza ez da behin bakarrik ere azaltzen (...)

2019/02/18
Elixabete Garmendia

Hogeita hiru orri dira. Orri bakoitzaren goiko aldean, enpresa sail baten logoak: Urbaser, Meridiam, Altuna y Uria, Moyua, Murias, LKS; behean, eskuinean, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioarena. Orri guztietan, erdialdean, zeharka eta letra larritan: «Confidencial» ohartarazpena. «Ingurugiro kultura eta komunikazio plana» dio txostenaren izenburuak. Egunkari honek, joan den asteartean, honela aurkeztu zuen: «Erraustegiari buruz iritzia ‘kontrolatzeko’ plan bat ezagutarazi du GuraSOSek». Sarean, BERRIAk, eta Argia eta Noaua aldizkariek zabaldu dute osorik.

Txostenaren izenburuan bertan ageri da Zubietako erraustegiaren bultzatzaileek azken aspaldian darabilten eufemismorako joera: «Ingurugiro kultura». Erraustegi hitza ez da behin bakarrik ere azaltzen; horren ordez, CMG1 erabiltzen dute, hau da, euskaraz Gipuzkoako Ingurumen Gunea deitzen dutena. Txostenaren «Komunikazio helburuak» atalean, hauxe da lehena: «Estrategia bat garatzea proiektua gizarteari aurkezteko, planteamendu espezifiko batekin Zubietako Ingurumen Gunearen eragin eremurako». Estrategia hori informazio plan batean oinarritzen da: «gizarteak proiektua ikus dezan errealitate finkatu gisa, itzulezina eta onuragarria Gipuzkoa osoarentzat». (Aurrera joan aurretik ohar bat: itzulpena nirea da; izan ere, txostena gaztelania hutsez dago).

Zer giza talde eta erakunde ditu jomugan komunikazio plan horrek? Erraustegiaren ingurumariko biztanleez gain, hauexek, besteak beste: «itzal handiko gutxiengoak: adituak, erakunde sindikalak, erakunde ekologistak, talde politikoak…». Era berean, baita hedabideak ere, «tokikoak nahiz nazionalak». (Ez du zehazten zeintzuk diren batzuk eta besteak, baina nazionalak Madrilen ardatzekoak direla usnatzen da).

Komunikazio planak zer adierazpide erabiliko dituen zehazterakoan, hauxe dio: «Gipuzkoako Ingurumen Gunearen komunikazioa ezin da mugatu publizitate planteamendu batera». Izan ere, —diote— hondakinen arazoak sortutako eztabaida handia «hizkera publizitarioarekin sinplifikatzea kalterako izango litzateke». Bide horri jarraituz, iritzi liderrak fitxatu beharra planteatzen du txostenak: «Hedabideetako profesionalez gain, aditu eta profesional akademikoak edo osasungintzaren mundukoak, eremu ekonomiko eta politikoko lider esanguratsuak edo mugimendu sozialetan dabiltzan pertsonak». Helburu estrategikoetan azpimarratzekoa: «Proiektuaren kontrakoenak diren kolektiboen eragina eta inpaktua minimizatzea: ekologistak, auzotarrak, proiektuaren aurkako taldeak, eta abar». Erraustegia martxan jartzen denerako, Ingurugiroaren Interpretazio Zentroa zabaltzea da proposamenetako bat; hor erakusketak eta adituen jardunaldiak egingo lirateke, eta… aldaketa klimatikoari buruzko erakusketa.

Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Ingurumen diputatua komunikazio planak agindutako debereak zuzen eta artez egiten ei dabil: dagoeneko aurkeztu du Aldaketa Klimatikoaren Gipuzkoako Fundazioa, Naturklimak deitu dutena; Fundazioak Miramongo Parke Teknologikoan izango du behin-behineko egoitza, harik eta instalazioak Eskuzaitzetako poligonoan, hau da, Zubietan, eraiki arte. Asensioren hitzetan, iragarpen ausarta: «Klima aldaketa Gipuzkoak duen erronkarik handiena da hamar urtera begira».

Kontua da txostenak diseinatutako komunikazio plan hori garatzen ari direla urratsez urrats, Zubietako erraustegiaren ezinbestekotasuna azpimarratzetik hasita. Izatekotan, txantiloiarekiko apur bat herren geratu dira mundu akademiko eta osasungintzako profesionalen atxikimenduetan. Gauza bat ez dakigu: zein kostu ekonomiko ari den izaten plan hori.

Bitartean, Mutiloako Lurpe zabortegia kudeatzen duen CESPAk baimena eskatu dio udalari zabortegia handitzeko. Lurpe zabormendi erraldoi bihurtuta dago jada, tela asfaltikoz estalitako zabormendia, Ormaiztegi-Mutiloa bide berdetik ondo ikus daitekeenez. Tela asfaltikoak ezin estali, ordea, gipuzkoarren lotsari konfidentzialak.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Hauteskundeak

Udal hauteskundeak Foru hauteskundeak
Mapa ikusi
Datu guztiak

Herri zerrenda

    Azken 3 egunetako irakurrienak

     

     

    Azken berriak

    Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

    Harpidetu

    Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

    Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

    Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

    Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

    • 943 16 00 56
    • goierri@hitza.eus
    • Oriamendi, 32 – BEASAIN
    • Nor gara
    • Argitalpen politika
    • Aniztasun politika
    • Pribatutasun politika
    • Cookieak
    Babesleak:
    Hasi saioa HITZAkide gisa

    Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

    HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

    Zure kontua ongi sortu da.

    Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

    Sartutako datuak ez dira zuzenak.
    Zure kontua berretsi gabe dago.
     
     
     
    (Pasahitza ahaztu duzu?)
     
     
    SARTU
     
    Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
    Sartutako datuak ez dira zuzenak.
     
    (Identifikatu)
     
     
     
     
    BIDALI
     

    Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

    HITZAkide izan nahi dut
    Aldatu zure pasahitza
    Pasa hitza ondo aldatu da.
     
     
     
     
     
     
     
    Aldatu
     
    Oraindik ez zara HITZAkide?

    Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

    Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

    HITZAkide izan nahi dut