Goierri Gorri Euskal Kopako final-laurdenetan da Leioari 2-1 irabazita
Kazetaria: Izaro Insausti Barandiaran 08/05/2017 EUSKAL LIGA JUBENILAK KADETEAK INFANTILAK ALEBINAK Goierri Gorri 2-1 Leioako Emakumeak oierri Gorri 1-8 Eibar OHOREZKO MAILA: Amaikak Bat 3-1 Goierri Gorri LEHENENGO MAILA: Zarautz 1-1 Goierri Gorri TXAP. FASEA: Goierri Gorri “B” 4-6 Ilintxa KOPA: Zestoa 2-1 Goierri Gorri “A” Goierri Gorri “C” 1-2 Amaikak Bat Goierri Gorri 4-3 […]
Kazetaria: Izaro Insausti Barandiaran 08/05/2017
EUSKAL LIGA | JUBENILAK | KADETEAK | INFANTILAK | ALEBINAK | |
---|---|---|---|---|---|
Goierri Gorri 2-1 Leioako Emakumeak | oierri Gorri 1-8 Eibar | OHOREZKO MAILA: Amaikak Bat 3-1 Goierri Gorri LEHENENGO MAILA: Zarautz 1-1 Goierri Gorri |
TXAP. FASEA: Goierri Gorri “B” 4-6 Ilintxa KOPA: Zestoa 2-1 Goierri Gorri “A” Goierri Gorri “C” 1-2 Amaikak Bat |
Goierri Gorri 4-3 Goierri Gorri |
Aurreko asteburuan liga erregularra amaituta, Euskal Kopan da Goierri Gorri. Lehen kanporaketan, partida bakarrera izan den honetan, pasa den asteko aurkari bera izan du parean: Leioako Emakumeak. Talde berak izanagatik biak, bestelako partida espero zen eta hala suertatu zen. Zelai desberdina, partida bakarrean giltza ondorengo faserako eta formatu desberdina. Hori guztia kontuan hartu eta ongi gauzatu zuten partida goierritarrek, 2-1 irabazi eta aurrera eginez.
Igartzan, lehen zatian goierritarrak ziren nagusi berdegunean. Bizkaitarrek luze jokatzea bilatzen zuten bitartean, etxekoak baloiaren jabetzaz egin ziren. Jokoa alde batera eta bestera mugituz egin ziren kontrolarekin eta lehen zatiko ordu erdia betetzerako 2-0 aurretik diren gorriak. Ane Lopez eta Ane Leizeaga izan ziren golegileak, nahiz eta aukera gehiago izan taldeak partida erabakita uzteko. Ez zen honela izan ordea, eta atsedenean bi goleko aldeaz joan ziren aldageletara.
Ondorengo 45 minutuetan beste zerbait erakutsi nahi izan zuten Leioakoek. Erasora jo zuten eta aukerak sortu bazituzten ere ez zuten arrisku handiegirik eramaten goierritarren area ingurura. Bi taldeek sortu zituzten aukerak denbora aurrera joan ahala, alde banatan zutoin bana joz. Partida erotzen hasi zen, epailearen erabakien ondorio, baina bi goleko aldeak babesa ematen zien etxekoei. Partida amaierara inguratu eta 2-1ekoa egin zuten bizkaitarrek 84garrenean eta amaierako minutuak tentsioz bizi zituzten gorriek. Gol gehiagorik ez zen izan ordea, eta ondorioz aurrera egin du Goierri Gorrik Euskal Kopan. Hurrengo aurkaria Aurrera Vitoria izango da, final-laurdenetako kanporaketa bi partidura izango delarik.
Jubenil mailan, jipoia jaso dute Goierri Gorriko neskek. Eibarren bisita garesti atera zaie gorriei, 1-8ko markagailuarekin amaitu baitzen partida. Emaitzak berak islatzen du zelaian gertaturikoa, eibartarrak nagusi izan zirela norgehiagoka guztian zehar alegia.
Puntu bat bildu da kadete mailan. Ohorezko mailakoek ezin izan dute batu, Deban 3-1 galdu zutelako. Lehenengo mailakoek bai ordea, Zarautzen partida lehiatu baten ondoren. Banako berdinketa ekarri dute etxera, lehen zatian jaso zutelarik gola lehen zatian eginiko jaurtiketa bakarrean. Joko parekatua ikusten zen berdegunean, eta amaierako minutuetan lortu zuten merezitako puntua Araitzen golari esker.
Infantil mailan hiru porrot asteburuan. Txapeldunen fasean Goierri Gorri “B”-k 4-6 galdu zuen Ilintxaren aurka. Kopan berriz, Zestoan 2-1ekoa jaso zuen Goierri Gorri “A”-k; Goierri Gorri “C”-k bestetik 1-2 Amaikak Baten aurka.
Asteburuko jai giroa alebinek jarri dute. Goierri Gorriko bi taldeek elkarren aurka jokatu behar zuten, baina elkartasuna eta laguntasuna bultzatzearren guztiak nahastuta jokatu zuten partida. Irabazle beraz bi taldeak erakutsitako jarrera eta konpromisoagatik.