AMPO Ordizia 38 – UBU Colina Clinic Burgos 31
Errugbiko Heineken ligako final erdia jokatuko du Ampo Ordizian igande honetan partidu handia eginda irabazi eta gero. Altamira jendez gainezka egon zen Burgoseko UBU Colina Clinicen kontrakoa gozatzeko. Norgehiagoka 38 eta 29ko emaitzarekin bukatu zen, denbora amaituta bisitariek azken entsegua sartu eta gero. Partiduko lehenengo minutuetan dena ematera irten da Ampo Ordizia eta zelaiko jaun... Read More
Errugbiko Heineken ligako final erdia jokatuko du Ampo Ordizian igande honetan partidu handia eginda irabazi eta gero. Altamira jendez gainezka egon zen Burgoseko UBU Colina Clinicen kontrakoa gozatzeko. Norgehiagoka 38 eta 29ko emaitzarekin bukatu zen, denbora amaituta bisitariek azken entsegua sartu eta gero.
Partiduko lehenengo minutuetan dena ematera irten da Ampo Ordizia eta zelaiko jaun eta gabe izan da, 21 eta 0 jarriz lehenengo 20 minutuetan. Une horretan bisitariak piztu egin dira eta bi entsegu egin dituzte. Valentin Cruzek sartutako zigor kolpearekin egin du aurrera Ordiziako taldeak, markagailuan 24 eta 10 jarriz. Lehenengo zatia amaitzeko bi minutu falta zirenean, etxekoen akats baten ondoren entsegua sartu du Burgosek, 70 metroko korrikaldia eginda eta 7 puntura jarriz.
Bigarren zatia lehenengoaren kopia izan da. Amporen nagusitasuna markagailuan: 38 eta 17, 15.minutuan. Erritmoa bere erara eraman du etxeko taldeak eta kanpoko taldearen erasoari eutsi diote. Azken minutuetan lasaiago aritu dira eta ia denbora amaitu eta gero gerturatu da Burgoseko taldea, 38 eta 31 amaituz.
Larunbat honetan Valladolidera joango gara ligako final erdia jokatzera. Silverstorm El Salvador izango da aurkaria, 17:30ean Pepe Rojoko 1.zelaian. Partidu gogorra izango da, baina presiorik gabe bidaiatuko du Ampok eta ezustekoa emateko aukera ere beti dago.