AMPO Ordizia 40 – Barcelona Rugbi 13
Garaipenaren arrastoa hartu du berriz AMPO Ordiziak asteburu honetan, Bartzelonaren kontra jokatutako partidua 40 eta 13, erraz irabazita. Garrantzitsuena jokoan zauden puntuak lortu eta garaipena berreskuratzea zen ligako amaiera animo onarekin hasteko. Etxekoak dena ematera irten dira zelaira lehen momentutik. Hasi bezain pronto Imanol Aldanondok entsegua sartu du baloia harrapatuta. Lanean segitu du taldeak baina... Read More
Garaipenaren arrastoa hartu du berriz AMPO Ordiziak asteburu honetan, Bartzelonaren kontra jokatutako partidua 40 eta 13, erraz irabazita. Garrantzitsuena jokoan zauden puntuak lortu eta garaipena berreskuratzea zen ligako amaiera animo onarekin hasteko.
Etxekoak dena ematera irten dira zelaira lehen momentutik. Hasi bezain pronto Imanol Aldanondok entsegua sartu du baloia harrapatuta. Lanean segitu du taldeak baina Bartzelonako defentsak bere lana egin du aurkariei bidea moztuz. Lehen zatiaren erdian bisitariak baloiaren jabe egin eta distantzia laburtu dute bi zigor kolpe transformatuta.
Une horretan hortzak estutu eta AMPOren entsegu arrapala hasi da. Kataluniarrak gainditu dituzte eta melean izan ezik, hobeak izan dira 70.minutura arte. Une horretan Ordiziakoak lasaitu egin dira eta entsegu bat kontra jaso dute. Hala ere Aitzol Garmendiak beste batekin erantzun du eta 40 eta 13 bukatu da. Ligako amaierarako eta play offerako egoera argitze aldera, pausu bat eman dela esan daiteke.
Orain atsedenaldia dago ligan. Hurrengo partidua Madrilen jokatuko du AMPOk, martxoaren 23an, larunbatean, 16:00etan.