Fase erregularren emaiera Euskal Ligetan
Larunbatean senior mailako Garabi Goierri taldeak Euskal Ligako senior mailako fase erregularreko azken partidua jokatuko du. Altamiran 16:00etan hasiko da eta La Unicaren kontra lehiatuko da. Sailkapenean ez du eraginik izango, izan ere ordiziarrek lotuta dute 3.tokia eta ohorezko B mailara igotzeko fasea jokatuko du. Promozioa maiatzeko lehenengo asteburuan hasiko da. 18 eta 16 urtez... Read More
Larunbatean senior mailako Garabi Goierri taldeak Euskal Ligako senior mailako fase erregularreko azken partidua jokatuko du. Altamiran 16:00etan hasiko da eta La Unicaren kontra lehiatuko da. Sailkapenean ez du eraginik izango, izan ere ordiziarrek lotuta dute 3.tokia eta ohorezko B mailara igotzeko fasea jokatuko du. Promozioa maiatzeko lehenengo asteburuan hasiko da.
18 eta 16 urtez azpikoek ere, Garabik eta Labe Lanek, final erdiak jokatuko dituzte maiatzaren hasieran. Oraindik noiz, non eta noren kontra jokatuko duten jakitea falta da. Baina horren aurretik, datorren ostegunean hilaren 18an, Garabikoek eta Orkliko neskek Bostongo Belmont High School-eko taldeen bisita izango dute. Altamiran lehiatuko dira 16:00etan eta 17:30ean. Aukera paregabea Goierriko errugbia Ipar-Amerikakoarekin neurtzeko.
Amaitzeko, 14 urtez azpikoek ere 3.tokian amaitu dute liga eta finalerdia jokatuko dute Donostian Bera Beraren kontra maiatzaren 1ean edo 2an. Bestalde, asteburu honetan Orkli Eskolako taldeek jomuga desberdinak dituzte. Alde batetik, 12 urtez azpikoak etxean geratuko dira eta igandean ohiko entrenamendua egingo dute, ohorezko dibisioko partiduaren aurretik. Beste bi taldeek Iparraldera bidaiatuko dute larunbatean. 10 urtez azpikoek Ziburuko Kaxkarot txapelketan hartuko dute parte. Eta 14 urtez azpikoak Hazparnera joango dira, Xapital torneora. Egun osoko jardunak dira hauek.